Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Debagoiena eredu. Zabortegirik ez’ plataforma martxan jarri dute

Epelen ez dutela zabortegi nahasi bat onartuko azpimarratu zuten ekimenaren aurkezpenean

Anabel Dominguez - 2016(e)ko martxoaren 3a, osteguna - 06:11etan eguneratua

‘Debagoiena eredu. Zabortegirik ez’ plataformako kideak, asteartean egindako aurkezpenean.

Galería Noticia

‘Debagoiena eredu. Zabortegirik ez’ plataformako kideak, asteartean egindako aurkezpenean.

arrasate- “Debagoieneko eredua Gipuzkoa osorako eta edonorako baliagarria da. %78 biltzen dugu gaika eta, gainera, datu horiek hobetu daitezkeela pentsatzen dugu”, azpimarratu zuen astearte arratsaldean Debagoiena eredu. Zabortegirik ez plataformak.

Arrasateko Kulturaten egindako agerraldian plataformako kideek euren burua jendeaurrean aurkezteaz gain, jada zehaztuta dituzten ekintzen berri ere eman zuten. Epelen -Bergarako udalerrian, Arrasateko herrigunetik gertu- Gipuzkoako zabor nahasiarentzako zabortegia (Lapatx itxi ostean) zabaltzeko aukeraren aurka agertu ziren. Beraien helburua “zabortegiaren proiektuaren inguruko informazio lortu eta hedatzea da;gaia kalera ateratzea, hain zuzen”. “Ez dago informazio garbirik, ezta zehaztasunik ere”, nabarmendu zuen Enrike Letonak.

“Debagoienak etxeko lanak ondo egin ditu eta hala ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak zigortu nahi gaitu. Ez daitezela etorri esaten nonbaiten egon behar dela zabortegia. Gipuzkoarrei elkartasuna adierazi behar diegula eta abar… Debagoindarrok %78 gaika bilduz elkartasuna, ardura eta errespetua erakusten diegu Gipuzkoari eta planeta osoari”, dio eskualdeko herri guztietako partaideak biltzen dituen talde honek. Datuen arabera Gipuzkoa osoan, urteko 165.000 tona zabor nahasi sortzen da eta kopuru horretatik “zati handi bat Epelera etorriko litzateke”.

Arrasateko Udalari ere egin zioten erreferentzia: “Hogei bat urtez Akeiko zabortegia martxan izan eta gero, zaborraren kupoa beteta dugu honezkero eta, horregatik, Arrasateko Udalak, bereziki, indarra egin beharko luke zabor nahasia Epelera ekartzeko aukera guztien kontra”.

hitzaldiak eta sinadura bilketaIdeia ugari ditu esku artean plataformak. “Debagoienak ez du nahi zabortegi nahasi bat Epelen, eta guk beharrezko bitartekoak jarriko ditugu herritarrek euren iritzia azaltzeko eta mobilizazio aukera desberdinak eskainiko dizkiegu”, adierazi zuten.

Aurrera eramango dituzten ekin-tzen artean, aste honetan bertan Debagoineko Mankomunitateari ida-tzi bat helaraziko diote galdetuz “zein harreman duten Gipuzkoako Foru Aldundiarekin Gipuzkoa osoko zabor nahasia jasotzeko”. Eskualdeko herri guztietan hitzaldiak ere antolatuko dituzte, “zabortegi nahasiek sortzen dituzten arazoen eta beste alternatiben berri emateko”, eta honekin batera, zabortegiaren aurkako sinadurak bilduko dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902