Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Argiterian eta garbiketan biztanleko 15,2 eta 56,14 euro gastatuko ditu Hondarribiak

Hirigintzak eta Zerbitzuek udal aurrekontuaren %25,05 hartuko dute

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko martxoaren 3a, osteguna - 06:11etan eguneratua

Un hombre contempla la obra de la zumaiarra Irene Irureta.

Un hombre contempla la obra de la zumaiarra Irene Irureta.

Galería Noticia

Un hombre contempla la obra de la zumaiarra Irene Irureta.

hondarribia- Hondarribiko Udalak 2016. urte honetan hiriko kaleen argiztatzerako fakturan biztanleko 15,20 euro gastatuko ditu, eta Txingudiko Zerbitzuen esku dagoen kaleen garbiketarako, hondarribiar bakoitzeko 56,14 euro.

Hauek dira, besteak beste, atzo Hirigintza, Zerbitzu eta Udaltzaingo eta Segurtasun arloetako aurrekontuen berri ematerakoan, Juan Maria Altuna zinegotziak azaldu eta azpimarratu zituen kopuruen arteko zenbait.

mantenua eta zerbitzuakHirigintza eta Zerbitzuen arloari dagokionez, aurtengo aurrekontua “4,66 milioi eurotakoa da, udal aurrekontu osoaren %25,05a hain zuzen, eta honen helburua hiriaren mantenua eta zerbitzuen kalitatea orain arte bezalakoxea edo hobea izatea” dela gogoratu du Juan Mari Altunak.

Atalka, argiteria publikoak 511.376 euroko gastua izango du 2016. urte honetan, “eta horietatik, 260.000 euro dira zuzenean Iberdrolaren fakturak ordaintzera bideratutakoak, hondarribiar bakoitzeko 15,20 euro suposatzen dutenak”, azaldu du zinegotziak, eta gaineratu du ere, “udal eraikinen argindar gastua beste horrenbeste” izango dela.

Kasu honetan, kopuru hauek “eraikin hauek beraien gain dauzkaten arloen aurrekontuen barruan” sartuta daudela azaldu du.

“Urteetan zehar argiteria kontsumo baxuko ekipoekin berriztatzen ari bada ere, eta aurten ere, adibidez, Santiago kalean eta Arrantzale auzoan 110.000 euroko proiektua egitea aurreikusten da, argindarraren prezioen igoera dela eta, azkenean diru aurrezkia teknologia horien araberakoa izan ez” dela azaldu du Altunak.

Hirigintza eta Zerbitzuen arloan ere, “Hondarribiak bere hiri eremu publikoan dituen 164.500 metro karratu lorategi, 1.395 zuhaitz eta 2568 zuhaixka metro linealen mantenu eta zainketarako, 583.095 euroko aurrekontua izango du;93.180 euro hilerrirako eta 225.400 euroko hondartzako zerbitzuen kudeaketa, garbiketa eta mantenurako.

Kale-garbiketari dagokionez, “Udalak 960.150 euroko transferentzia bideratu dio aurrekontuetan honen ardura duen Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateari, edo beste modura esanda, hondarribiar bakoitzeko 56,14 euro”, azaldu du Juan Maria Altunak.

Inbertsiotan, besteak beste, Jabier Ugarte eta Santiago Konpotela kaleen berritzea, San Gabriel egoitzaren irisgarritasuna hobetzea edo Presako etxeen proiektua idaztea aurreikusten dira, besteak beste.

udaltzaingoaBestalde, Hondarribiko Udalak aurten 2,38 milioi euro dauzka Udaltzaingoa eta Hiri Segurtasunaren arlorako, “udal aurrekontu osoaren %12,8a zehazki”, azaldu du Altunak.

“Honetan, langilegoaren gastua 1,74 milioi eurokoa da, honetan sartzen baitira Udaltzaingoak dituen 21 agente finkoak eta baita Aste Santuan hasi eta uda bukatu arte errefortzua ematen duten beste 18 udaltzain eta 20 TAO aparkamenturako zaintzaileak”, esan du zinegotziak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902