Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Martxoak 3

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko martxoaren 3a, osteguna - 06:11etan eguneratua

gaur da martxoak 3. Berrogei urte dira Gasteizen bost langile tiroz hil zituela garaiko Espainiako polizia armatuak. Beste ehunka bat zauritu ziren. Greba egiten ari zen langile taldea. Lan uztea egiten eta eskubideak aldarrikatzen luze zeramaten langileak, beste langile batzuen babesaz, gizartearen gehiengoaren sostenguarekin. Zaramagako San Francisco eliza gainezka zegoen, jendez beteta, han biltzen baitziren sarri langileak, eta lehenik gasez eraso zituzten eta ondoren tiroz.

Franco hil berria zen eta oraindik oso bizirik zeuden diktaduraren jarrerarik totalitarioenak. Bere burua fase baten amaieran ikusten zuen indarrez indarrean egondako erregimenak, ezin etsi eta azken astindu gogorrenak ematen ari zen.

Gaurko PP nork sortu zuen gogoan hartzea ere ez da txarra, horrela bakarrik ulertu baitaiteke, alderdi honek ez Euskal Herrian, ez Gasteizen, hilketa hauek salatu ez izana. Espainiak ez du gertakari haiek ikertzeko ahaleginik egin inoiz. Horregatik, egunotan, biktimek, haien ondorengoek, historiagileek, politikariek... 40 urtez mantendutako inpunitatea salatu dute. Salatu dute, esate baterako, Espainiak betoa jarri diola Europako erakundeetan, bere bi alderdi nagusien bidez (eta jaio berriak diren batzuen eta desager-tzear dauden beste batzuen laguntzaz), Gasteizen gertatutakoa ikertzeari, eta Frankoren diktadurak sortutako beste zenbait kalte eta min iker-tzeari. Gasteizko biktimek, euren familiartekoek, inpunitatearen amaiera aldarrikatzen dute eta beraientzat ere, beste biktima guztientzat bezala, egia, justizia eta erreparazioa. Gauza bera eska-tzen ari dira oraindik duela 80 urte antzeko egoera sufritu zutenak, eta familiartekoak bide bazterretan dituztenak. Kolonbiako presidenteari en-tzun nion, han garatzen ari diren bake prozesua dela eta, gizarte osoak barneratu behar duela bake hori, eta beraz sortutako min guztiak, eta onartu egia azkar argitzea eta denen erreparazioa.

Atzo 42 urte hil zuten Puig Antich. Garrote vil erabiliz hil zuten. Gaur dira 40 urte Gasteizko gertakariez. Premiazkoa da egoera hauek, denak, konpontzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902