Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lasheras, Zestoako Udalaren lagun fina

Altamirako zuzendaria joan den ostiralean hil zen eta Ekainberriko proiektuan lan handia egin zuen

2016(e)ko martxoaren 2a, asteazkena - 11:06etan eguneratua

ZESTOA. Jose Antonio Lasheras, Altamira Museoko zuzendaria, joan den ostiral arratsaldean hil zen auto istripuz 59 urterekin, eta Zestoako Udalak samina eta doluminak adierazi nahi dizkie bere familiari eta berarekin harremana izan duten guztiei.

Josetxo Mendizabalek, Zestoako alkateak, adierazi duenez, "Lasheras jaunak lotura eta harreman handia eta zuzena izan zuen urte askotan Zestoako Udalarekin, Ekaingo erreplika egiteko proiektua zela eta". Lasheras hasieratik murgildu zen proiektuan eta etengabeko lana egin zuen, mundu mailako beste aditu ugarirekin batera. Lasherasen eta gainerakoen lana "ezinbestekoa" izan zen Ekaingo proiektua garatzeko eta gaur Ekainberri izenarekin ezagu-tzen den erreplika hain berritzailea izateko eta munduko haitzuloen errepliken mapan kokatzeko. Ekainberri inauguratu zenean ere Zestoan izan zen Lasheras eta interes berezia agertu izan du beti Ekainberrirekiko. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902