Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Desafio bitxia izango da larunbatean Martitten

Azkoitiko auzoko festak bihar hasiko dira, Meza eta trikitilariek girotutako hamaiketako batekin

2016(e)ko martxoaren 2a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

azkoitia- Azkoitiko Martitte auzoko bizilagunek Emeterio eta Zeledonio jaiak ospatuko dituzte bihar eta datorren larunbatean.

Jaiei hasiera emateko Meza Nagusia eta trikitilariek girotutako hamaiketakoa izango dira bihar (11.30etik aurrera).

Edonola ere, festetako egun handia larunbatekoa izango da. Jardunaldi hori abiatzeko desafio bitxia izango da Martitten (17.00etan). Izan ere, Joxe Jabier Lorenzo korrikalari ohiak Azkoitiko gasolindegitik irtengo da esandako orduan eta Martitteko plazara iristerako Itzederrek hiru enbor (kanaerdikoak) ebaki beharko ditu plazan bertan.

Horren ondoren, herri kirol erakustaldia egongo da Martitten eta hori bukatzerakoan triki poteoa “afal ordurarte”.

Izan ere, larunbateko jardunaldia borobiltzeko herri afaria izango da Martitten. Prezioa 30 eurokoa da eta parte hartu nahi dutenek 620 856 765 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko.

Afaldu ondoren Kupela taldearekin erromeria egongo da Azkoitiko nekazal auzoan. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902