Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Aukera berdintasuna: familiatik, etxetik, lantegitik, konpromisotik

Marijo Etxegoien Arzuaga, Oñatiko EAJ-PNVren zinegotzia - 2016(e)ko martxoaren 2a, asteazkena - 06:10etan eguneratua

Gaur egun, emakumeen eta gizonezkoen berdintasuna aldarrika-tzeaz gain, jendarte- eredu parekidearen aldarrikapena egiten da martxoaren 8an. Oraindik ere bereizkeria eta desberdintasun-egoera ugari bizi dira gure herrietan: besteak- beste, lan-merkatuari buruzko datuek agerian uzten dutena, partaidetzan eta erabakiak hartzean, etxeko lanak egitean eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzean, emakumeen aurkako indarkeria erabiltzean, pobreziaren aurpegietan…ematen direnak.

Egia da gizonen eta emakumeen arteko aldea txikitu egin dela, baina erritmo motelean ari da bata besteari hurbiltzen. Adibidez, zaintza-lanetan erantzunkide izatea proposatzen denean, zera esan nahi da: etxeko pertsona guztien artean banatzea eta guztien artean partekatzea lana. Oraintsu arte, emakumeak arduratu dira batez ere. Baina garaiak aldatu dira, eta, XXI. mendean, eredu berri horri eusteko, denbora eta indarra azken muturreraino eraman behar izaten dugu emakumeok. Kontua, hortaz, ez da zereginak partekatzea;kontua da eran-tzukizunak eta lanak, bizitza-proiektua, elkarrekin partekatzea eta banatzea.

Horretarako, emakumeek eta gizonek, eta familiek eta etxeek eraldaketa sakona bizi behar dute, erantzukizunak, denborak eta zereginak banatzeko eta parteka-tzeko. Hala ere, ez da nahikoa. Benetako berdintasuna lortzeko, gizarte-maila guztien eta ekoizpen-sektorearen konpromisoa behar da: enpresak, sindikatuak, erakunde pribatuak…;baita erakunde publikoen lidergoa eta koordinazioa ere.

Adibide baterako, 2015. urtean 73 enpresek lortu dute “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea” aitorpena. Berdintasunaren alorrean gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzeko konpromisoa hartu duten enpresak eta erakundeak nabarmentzea da Emakundek ematen duen aitorpen honen helburua. Alabaina, zerrenda luzea bada ere, bakarra da Oñatikoa: MU Enpresagintza eskola. Badago, beraz, zer aldarrikatu gure herrian martxoaren 8an eta baita urteko beste 364 egunetan ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902