Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Aldaketa klimatikoari buruzko jardunaldiak izango dira martxoan

Hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditu, besteak beste, Getariako Eskubide Sozialen Kartak

2016(e)ko martxoaren 1a, asteartea - 11:01etan eguneratua

GETARIA. Getariako Eskubide Sozialen Kartak, Goienerrekin elkarlanean, 5 jardunaldi antolatu ditu hilabete honetarako. Hala, aldaketa klimatikoaren errealitatea mahai gainean jarri eta aukera gauzagarrien inguruan jardun nahi dute ekintza hauekin, baita herritarrei aukera eman ere beraien fakturak azter-tzeko ere. Jardunaldiak ostegun honetan hasiko dira eta apirilaren 1ean izango da azken ekitaldia.

Ostegun honetan Mikel Oterok, Fracking ez! taldeko kideak, TTIP energia eta aldaketa klimatikoa hi-tzaldia eskainiko du 19.00etan Alondegian. Azken urteotan buru belarri ibili da Otero fracking-aren aurka eta TTIP akordioek energiaren alorrean izango duten eraginaz eta aldaketa klimatikoan eragin dezaketen ondorioez hitz egingo du.

Martxoaren 10ean, berriz, zinema saio bat antolatu dute eta This change everything filma ikusi ahal izango da 19.00etan Alondegian. Euskal Herrian bigarren aldiz proiektatuko da pelikula, eta gizateriak lurrari eragiten dion kaltea bizitzen duten 7 komunitateetan oinarritzen da filma. Bestalde, martxoaren 15ean, 19.00etan, aldaketa klimatikoaren eta haren eraginei buruz hitz egingo dute mahai-inguru batean Gorka Buenok, Ainhoa Iraolak eta Iñaki Antiguedadek. Martxoaren 30ean, berriz, argindar fakturaren tailerra egingo dute ordu eta leku berean. Hala, nahi duenak bere faktura erakutsi eta aztertzeko aukera izango du Goienerreko kide batekin. Eta, amaitzeko, apirilaren 1ean sistema aldatzeko laguntza eskainiko du Goienerreko kide batek. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902