Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernanik sorkuntza egonaldiak antolatu ditu

Hika Teatroaren sortze prozesua ezagutu nahi dutenek gaur 17.00etan Biterin bilera dute

2016(e)ko martxoaren 1a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Hernani- Hika Teatroak eta Hernaniko Udalak elkarlanean antolatu dituzte sorkuntza egonaldiak publikoarekin sorkuntza prozesua partekatzeko. Hernaniarrek obra estreinatu aurreko produkzioaren azken faseari jarraipena egin eta ikusle komunitate bat sortuko dute.

Hika Teatroa Koadernoa zuri obraren produkzio lanetan hasiko da hilabete honetan. Martxotik azarora bitartean hainbat egonaldi egingo dituzte Hernanin. Egonaldi horietan sortzen den ikusle komunitateak, probasaio irekien bidez, produkzioaren garapena aurrez aurre ikusteko aukera izango du. Koadernoa zuriGarcia Lorkaren Bernarda Alba antzezlaneko Bernardaren pertsonaian oinarrituta dago.

Sorkuntzak dituen hainbat momentutan ikusleak parte hartuko du: testuaren irakurketa, aktoreekin muntaiaren haserako probasaioa, muntaia, lehen emanaldiaren aurreko probasaioa eta lehen emanaldia eta ondorengo feedbacka bilatzen du konpainiak.

Honenbestez, Udalak hernaniarrei dei egiten die sorkuntza prozesu honetako kide izatera. Izena ematen duenak bost saiotan parte-hartzeko konpromisoa hartu beharko du. Jarduerak dohainik izango dira. Bilera egingo da Biteri kultur etxean, gaur 17.00etan, interesa duen orori egitasmoaren inguruko informazioa emateko.

Momentuz hiru egonaldietako datak finkatu dira: martxoaren 14tik 18ra, apirilaren 18tik 22ra eta maiatzaren 17tik 23ra. Egonaldi bakoitzeko egun batean parte-hartzaileentzako saio irekia planteatuko da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902