Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Unibertsitateen G-9 Taldearen IV. Doktoretza Jardunaldiak egingo dira hurrengo astean NUPen

Ia ehun ikasle bilduko dira Iruñean beren ikerketa jarduera zabaltzeko eta beren prestakuntzari balioa emateko gizartearen aurrean

unavarra.es - 2016(e)ko martxoaren 1a, asteartea - 13:21etan eguneratua

Estudiantes de la UPNA caminando por el campus universitario.

Estudiantes de la UPNA caminando por el campus universitario. (OSKAR MONTERO)

Galería Noticia

Estudiantes de la UPNA caminando por el campus universitario.

NAFARROA. Unibertsitateen G-9 Taldearen IV. Doktoretza Jardunaldiak egingo dira martxoaren 9, 10 eta 11n Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), eta unibertsitateko azken zikloko ia ehun pertsonak parte hartzea espero da.

Topaketaren helburua da doktore gradua balioestea gizartearen aurrean, eta, batez ere, enpresa ingurunearen aurrean. Jardunaldiak Iruñeko Arrosadiko campuseko Sario eraikinean egingo dira, eta Nafarroako Doktoretza Eskolak antolatu ditu (EDONA). Xedea dute doktoregaiek elkar ezagutzeko erraztasunak ematea, beren ikerketa jarduera zabaltzea, berariei unibertsitateko ikerketa karrera garatzeaz gain egon litezkeen beste aukera profesional batzuk eskaintzea eta doktoregaiek enpresentzako berrikuntzaren ikur gisa duten papera nabarmentzea.

Gehienez ere G-9 Taldeko unibertsitate bakoitzeko hamar doktoregaiek parte hartuko dute topaketa honetan. Bi doktoregai izango dira jakintza adar bakoitzeko (Arteak eta Giza Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura), eta aurretiaz aukeratuko dituzte unibertsitate hauetako bakoitzean. Zenbait saiok osatzen dute programa, eta hitzaldietan, mahai-inguruetan eta lantegietan parte hartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek saio horietan. Topaketan aztergai izango dituzten gaien artean aipatzekoak dira esaterako ikertzaileen prestakuntzaren erronkak, doktoreen enplegua eta komunikazioa hobetzea tesia epaimahaiaren aurrean defendatzen dutenean.

Halaber, programaren barruan dago “Zientzia tabernan” Zientziaren Adiskideen Klubaren ekimenaren saio batean parte hartzea. Joaquín Sevilla Moróder Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakaslea eta Javier Armentia Fructuoso Iruñeko Planetarioaren koordinatzailea dira jarduera honen sustatzaileak. Jarduerak kontzeptu zientifikoak azaltzeko esperimentuak eskaintzen ditu, eta Iruñeko iD Punto Cero tabernan egiten da.

Beren tesien aurkezpena

Beren ikerketaren aurrerapena jardunaldietako parte-hartzaileei eta oro har gizarteari ezagutarazteko asmoarekin, egiten ari diren tesiaren edukiak azaltzeko poster bat aurkeztuko dute doktoregai guztiek. Antolakuntzak sari hauek emango ditu jakintza adar bakoitzeko: epaimahaiak aukeratutako poster hoberena (diploma eta 200 euro) eta akzesita;eta doktoregai parte-hartzaileek aukeratutako poster hoberena (diploma eta 200 euro) eta akzesita. Unibertsitateen G-9 Taldea 1997an sortutako elkarte bat da, eta bere kideak unibertsitate publiko bakarrak dira dagozkien autonomia erkidegoetan. Hauek dira: Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Illes Balears, Errioxa, Oviedo, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Publikoa eta Zaragoza.

Elkartearen xedea da taldeko unibertsitateen arteko harremanak sustatzea, hainbat gauzaren artean, beren unibertsitateko komunitateek lankidetzan jarduteko irakaskuntza eta ikerketa jardueretan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902