Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
talde oiartzuarra

Melodia koloretsuak

Beira talde oiartzuarrak ‘Margotu berria’ izeneko bigarren diskoa plazaratu du, aurreko lana baino melankolia gutxiagorekin eta estilo guztietako doinuekin osatutakoa

Marta Esnaolaren erreportajea - 2016(e)ko otsailaren 29a, astelehena - 06:12etan eguneratua

Beira taldeko kideak, disko berriko promozio argazki batean.

Beira taldeko kideak, disko berriko promozio argazki batean. (Eneko Salaberria)

Galería Noticia

Beira taldeko kideak, disko berriko promozio argazki batean.

Duela hamar urte, 2006an, Jon Martin bertsolariari kanta bat egiteko eskaera egin zioten eta bere lagun Igor Arruabarrenarekin batera, abesti bat sortu zuen. Asko espero gabe, kantak nahiko oihartzuna lortu zuen eta denbora luze batean bi lagunek hainbat konposizio sortu zituzten. Kanta horiekin lehenengo diskoa grabatu zuten 2013an eta bikote izatetik boskote izatera pasa ziren. Orain, Beira taldeak bere bigarren diskoa plazaratu du, Margotu berria izenekoa, benetan lan koloretsua.

Lan berri hau "anitza" dela baieztatu du Jon Martin taldeko abeslariak. "Egia da ez dela aurreko diskoa bezain melankolikoa, baina nire idazteko moduari oso lotuta dagoen melankolia hori hemen ere aurkitu daiteke", azpimarratu du. Maitasunezko hainbat kanta ere badaude, baina gai zabalagoak ere aurkituko ditu entzuleak: Indiari buruzko kantu bat, gai politikoak ere jorratzen dituzte, sexuari buruzko abesti bat... Denetariko letrak aurki daitezke. "Hala ere, nik uste dut musikan eman dela aldaketa nabarmenena, askoz ere doinu animatuagoak daude;ez ditugu besteak baztertu, orain bietatik dago", azaldu du. Adibidez, Nire buru hari pop-rock estilokoa da, eta badaude runba estiloa dutenak edota rapera gerturatzen direnak, "alde horretatik oso anitza da".

Abesti guztien artean Haritzaren memoria izenekoa nabarmendu du bertsolariak. "Ez da kanta bezala sortutakoa, baizik eta kontzertu baterako idatzitako letra bat adierazi du. Aste horretan bertan gertatutako zerbait hartu eta idatzitako bertso ba-tzuk kantatu genituen". Bere ustetan, horrek markatzen du Beiraren nortasuna, egunean bertan gertatutako zerbaiti buruz kantatzeko gaitasuna daukatela. "Egun hartako bertsoak hainbeste gustatu zitzaizkigun gero pentsatu genuela gehiago landu eta diskoan sartzea", dio. Bestalde, Bost sexumen kanta aukeratuko luke diskotik. Bost zentzumenek sexuan duten lekua deskribatzen du, zein garrantzia duten. "Oso ondo islatzen da letren sutiltasuna;gai erotiko bat lantzen da pornografikoa izan gabe eta niri gustatzen zait publiko guztiarentzat izatea normalean helduen-tzat den gai bat", azpimarratu du Martinek. Musikari dagokionez ere, oso goxoa dela dio eta grabatzerakoan hazi egin zela, "oso borobil gelditu da".

Jon Martinen ustetan, taldean oreka batera iristea lortu dute eta horrela, musikak eta letrak garrantzia an-tzekoa edukitzea. "Ni letrajalea naiz, kantautoreak asko gustatzen zaizkit: Silvio Rodríguez, Sabina, Ismael Serrano... Dena letretan oinarritzen dut", aitortu du. Eta musikariak, berriz, metaletik datoz, heavia oso gustuko dute. Bertsolari oiartzuarrak dioenez, konfiantza osoa dute batak bestearengan eta horri esker lortu dute denen artean oreka egotea.

Disko berria anitzagoa da, melodia animatuagoak ere baditu eta letrei dagokienez, politikari, sexuari eta Indiari buruzkoak dira, adibidez

Gainera, diskoan hainbat kolaborazio izan dituzte. Alde batetik, Irati Odriozolak ahotsa eta koroak sartu ditu. "Aparteko ahotsa dauka, Euskal Herriko kantari onenetako bat da eta herritarra izanik, gonbidatu nahi genuen", dio Martinek. Bestalde, Alaia Belaunzaran arpajolea ere taldearekin aritu da. "Oso gaztea da baina hasiberria izan arren, arparen goxotasunak ukitu polita ematen dio", azaldu du. Gainera, lekua dagoen guztietan eta ikasketek uzten dietenean, gure kontzertuetara etortzea nahiko lukete taldekideek, gero eta gehiago gustatzen baitzaie arpa.

Lekuan lekuko kontzertuakZuzeneko "ezberdinak"

Hala ere, diskoa eta zuzenekoak desberdinak izango direla nabarmendu du bertsolariak, kontzertuetan hainbat sorpresa izango baitira. "Zuzenekoetan lekuan lekuko gonbidatuak izaten ditugu;Adibidez, Oñatin izan genuen kontzertuan, Maider Arregi bertsolaria gonbidatu genuen eta berak idatzitako testu bat irakurri zigun", kontatu du. Gainera, Martin beti saiatzen da testuak idazten kon-tzertu bakoitzerako. "Ez da berdina Nafarroan edo Gipuzkoan jo;adibidez, Nafarroan beti Yolanda Barcinari idatzitako testu batzuk kantatzen ditugu eta lehengoan Oñatin, bertako bertso mobidako bertso sorta batzuk", azaldu du. Gaurkotasunarekin edo lekuarekin zerikusia duten bertsoak sartzen saiatzen da, horrela, kontzertu bakoitza ezberdina izaten lortzen dute.

Gainera, oso pozik agertu da egiten ari diren lanarekin, era honetan, ida-tzitako bertsoen difusioan laguntzen dute, bere ustetan, musikaz lagundurik errazago zabaltzen baitira. Bestalde, bertso musikatuak, momentuan inprobisatutakoak, oso sasoi onean daudela dio baina, "moda guztiekin bezala, arriskua dago edozer onar-tzeko, eta horrek ez du balio". Beiraren hurrengo hitzordua martxoaren 5ean izango da Oiartzungo Pagoa aretoan. Apirilean, berriz, bi kontzertu dituzte: 13an joko dute Bilboko Campos Elíseosen eta 15an, Iruritan. "Lurralde bakoitzean bat egiteko bidean gaude, Araban eta Iparraldean ea kontzertuak antolatzen ditugun zain gaude", dio.

Beira

Taldea. Beira boskote bat da gaur egun eta Igor Arruabarrena (gitarra elektrikoa, klasikoa eta programazioa), Jon Martin (abeslaria), Urtzi Olaziregi (baxua), Gari Amundarain (gitarra akustikoa, klasikoa eta teklatuak) eta Mikel Arruabarrena (bateria eta perkusioa) dira taldekideak. Gainera, disko berrian Irati Odriozola abeslariak eta Alaia Belaunzaran arpajoleak parte hartu dute.

Margotu berria.Taldearen bigarren diskoa hamar abestiz osatuta dago eta Jon Martinen ustetan, oso disko anitza da. Letrei dagokienez, maitasunaz gain beste hainbat gai jorratu dituzte, sexua, politika eta Indiako egoera, besteak beste. Hala ere, aldaketa handiagoa nabaritu dute musikan, orain melodia lasaiez gain, rapa, rocka, popa eta runba baitaude.

Hurrengo kontzertuak. Martxoaren 5ean Oiartzungo Pagoa aretoan izango dira eta apirilean, Bilbon eta Iruritan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902