Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
astearte honetan

Zinegoak jaialdiko film laburren aukeraketa bat izango da EHUko Leioako campusean

EP - 2016(e)ko otsailaren 29a, astelehena - 13:23etan eguneratua

El impactante cartel de Zinegoak 2016

Zinegoak 2016

Galería Noticia

El impactante cartel de Zinegoak 2016

BILBO. Zinegoak Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) iritsiko da asteartean, martxoaren 1ean, 16:00etatik aurrera Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean (Leioako campusa) ikusgai izango den film laburren aukeraketa batekin. Besteak beste, Uxue Egia Ikus-entzunezko ikasle ohiaren "Garelako" film laburra ikusi ahal izango da.

EHUk gogoarazi duenez, Bilboko Hegoak elkarteak, beste erakunde eta enpresa batzuren laguntzarekin, 13. aldiz antolatu du jaialdia, ikus-entzunezko eskaintza kultural ezberdinen bitartez LGTBI kolektiboa ikustarazteko.

Unibertsitatean lehen aldiz antolatu den erakusketa bereziki Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei zuzenduta dago. Ekimenaren antolatzaileak, Pello Maudo Herrero Ikus-entzunezko hirugarren mailako ikaslea eta Vanesa Fernández Guerra Ikus-entzunezko Komunikazioko eta Publizitateko saileko irakaslea dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902