Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Asko kostatzen zait letrak bi aldiz berdin esatea”

Jon Martin bertsolariak oraindik talde bateko abeslari izatera ohitu gabe dagoela aitortu du

2016(e)ko otsailaren 29a, astelehena - 06:12etan eguneratua

Jon Martin, disko berriaren argazki promozional batean.

Jon Martin, disko berriaren argazki promozional batean.

Galería Noticia

Jon Martin, disko berriaren argazki promozional batean.

donostia- Bertsolaria izanik, Jon Martin oso ohituta dago oholtza gainera igotzera, baina abeslari rola berria da beraren-tzat. “Oraindik ez naiz ohitu publikoak nire letrak jakitera, bertsolari bezala ezinezkoa da hori”, esan du oiartzuarrak, eta oraindik gauza horiekin “arraro” sentitzen dela dio. Gainera, badaki sorkuntzarako gaitasun handia duela, baina memoria oso txarra duela aitortu du. “Asko kostatzen zait letrak bi aldiz berdin esatea”, aitortu du. Horregatik, Beirarekin eskain-tzen dituen kontzertuetan derrigorrezkoa egiten zaio partitura bat eramatea. “Ez nau batere akonplejatzen, denek badakite inprobisatzeko gai naizela, inprobisatzen ez dudanean berdin dit hori agerian egotea”, adierazi du Beira taldeko abeslariak.

Bestalde, kontziente da bertsolaritzan ez dela hain garrantzi-tsua ondo kantatzea. “Niri beti gustatu izan zait ondo abestea bertsotan ere, baina ez da funtsezkoa, bigarren mailakoa da”. Bere kontzertuetan abesteko, askoz ere lanketa gehiago egin behar duela dio eta saia-tzen ari da bere ahotsa gero eta gehiago menderatzen, “kontzertutik kontzertura hobetzeko”.

“Kontzertuetan askoz ere urduriago jartzen naiz”, aitortu du. Hamabi urte zituenetik bertsolaritzan aritu da ete berarentzat ohikoa da inprobisatzera igotzea. “Aldiz, jendaurrean kantatzea berriagoa da eta ohi-tzen ari naiz. Fisikoki ere, bertsolari posturatik abeslari posturara pasatzen saiatzen ari naiz”, azaldu du. Batez ere, oso dantzari lotsatia dela dio, “maniki batek nik baino mugikortasun gehiago dauka”, baina pixkanaka hori ere hobetzen joango den itxaropena dauka. -M.E.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902