Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kontzertuak antolatzeko diru-laguntzak

Zumaiako Udalak tabernariei diru-laguntzak eskainiko dizkie kontzertu txikiak antolatu ahal izateko

Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

zumaia- Zumaiako Udaleko Kultura Sailak, seigarren urtez, diru-laguntzak eskainiko ditu tabernariek euren lokaletan kontzertu txikiak eskaini ahal izateko. Hala, Udalak kontzertuaren %50a estaliko du, eta ahal den guztietan programa-tzean herriko musika taldeak ere kontuan hartzea eskatzen da.

Diru-laguntzak jasotzeko tabernariek Udalarekin nahiz bestelako administrazioekin zorrik edo bestelako konturik ez dutela ziurtatu behar dute eta ekitaldia tabernaren barruan egin beharko da eta kanpoan baldin bada, ordutegiak eta bolumena bereziki zainduko dira. Bestalde, erabiltzen diren karteletan Udalaren laguntza izan dela adierazi beharko da. Horretaz gain, Udalak jakinarazi du egun berean eta tankerako ordutegian herriko aretoetan edo beste taberna batean beste eskaintza bat egonez gero, lagun-tza ez dela emango. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902