Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Giza-katea egingo dute Zarautzen martxoaren 8an

Emakumearen Eguneko egitaraua asteartean hasiko da ‘Emakumea eta kirola’ hitzaldiarekin

Ane Roteta - Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Irakasle eta ikasleak, Sare Feministako kideak, Berritzeguneko zuzendaria eta Gloria Vázquez zinegotzia.

Galería Noticia

Irakasle eta ikasleak, Sare Feministako kideak, Berritzeguneko zuzendaria eta Gloria Vázquez zinegotzia.

zarautz- Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu martxoaren 8an, eta Zarauzko Udalak egitarau zabala antolatu du datozen egunetarako. “Aldarrikapenerako eta jairako eguna da. Pertsonen sexuak ez luke egun bat ospatzeko arrazoia izan behar, baina zoritxarrez, emakumeok diskriminazioa eta indarkeria jasan behar izaten ditugu, emakume izateagatik soilik”, adierazi zuen Gloria Vazquezek, Parekidetasun zinegotziak, ostiraleko pren-tsaurrekoan. Horretarako, politikaren eginkizuna “ezinbestekoa” dela azpimarratu zuen berdintasunaren aldeko aurrerapausoak emateko.

Antolatutako egitarauaz gain, martxoaren 8an banderatxo moreekin apainduko da herria, modu honetan egun honi bisibilitatea emateko. Bestalde, Udaletxearen balkoian bandera handi bat jarriko dute eta zarauztarrek ere bandera beren etxeko balkoietan jartzeko aukera izango dute;izan ere, Etxezabalan 100 bandera izango dira eskuragarri martxoaren 5etik aurrera. “Berdintasunaren aldarrikapena kaleratzea izan da helburu nagusia”, zehaztu zuen Vazquezek.

giza-kate erraldoiaBi hitzaldi, irakurketa txokoa eta beste hainbat ekitaldiz gain, Zarauzko Udalak, Berri-tzeguneak eta Zarauzko ikastetxe guztiek ekintza berezi bat antolatu dute eta giza-kate erraldoi bat egingo dute martxoaren 8an, 12.00etan. La Salle, Lizardi, Orokieta, Salbatore Mitxelena, Antoniano, Oteitza, Monte Albertia eta Aiala ikastetxeek eskuak batuko dituzte, eta guztira, 4.000 ikasle inguruk hartuko dute parte elkartasun ekintza honetan. Horretaz gain, ikastetxe bakoitzeko bi ikasle Udaletxeko balkoira igo eta manifestu bat irakurriko dute. Ikasleez aparte, herritarrei ere giza-katean parte hartzeko gonbidapena luzatu die Vazquezek, “herritarrak ere egun honetako parte sentitzea nahi dugu eta polita izango litzateke herritarrak gehitzea”. Gainera, Berritzegunerekin egindako elkarlanaren ondorioz, Parekidetasun zinegotziak aurreratu duenez, Zumaian ere egingo da ekintza hau. Egun horretan, arratsaldeko 18.30ean, emakumeen argazkia aterako dute, eta bertara zerbait morea eramateko deia luzatu dute.

Egitarauarekin amaitzeko, Sare Feministako Edurne Epeldek jakinarazi zuenez, martxoaren 12an ere jarraipena emango diote egunari. Hala, kalejirarekin kaleei emakumeen izendapen berriak emango dizkiete “modu sinboliko” batean, eta ondoren bazkaria eta La Pulgaren kontzertua izango dira Gaztelekuko frontoian. Bazkariko txartelak dagoeneko Garoa liburudendan, Eguzki tabernan eta Lakari dendan eskuratu daitezke.

egitaraua

Martxoak 1. Emakumea eta kirolahitzaldia, kiroldegian, 18.00etan.

Martxoak 2. Emakumea eta parte-hartze politikoa hitzaldia, kiroldegian.

Martxoak 8. Ikastetxeetako ikasleen giza katea (12.00), emakumeon argazki herritarra (18.30) eta Codigo Atenea antzerkia (19.30).

Martxoak 9. Irakurketa txokoa Sanz Enean, Miriam Mendozarekin (17.30).

Martxoak 12. Kalejira batukadarekin (12.00), emakumeon bazkaria, eta ondoren, La Pulgaren kontzertua.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902