Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Energia aurrezteko neurriak, kiroldegian

Makina berria erosi du Orioko Udalak, eta modu horretan, 10.896 euro aurreztuko dira urtean

Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

orio- Orioko Udalak Sedirec sistema ezarri du Karela kiroldegiko igerilekuan energia aurrezteko helburuarekin. Izan ere, Udalaren eraikinen artean kiroldegia da energia gehien kontsumitzen duena, alde handiarekin.

Legezko osasun baldintzak bete-tzeko, igerilekuko ur-bolumenaren %5a berritzen da egunero eta Sedirec sistemaren bidez, uraren beroaren energiaren %97a errekuperatzen da eta ur berria berotzeko erabiltzen da. Horretarako, Sedical enpresak instalatutako makina berria erosi du Udalak. Horrela, ura berotzeko erabiltzen den gasaren kontsumoan 908 euro aurreztuko dira hilero;hau da, 10.896 euro urtean. Makina horrek 36.140 euroko kostua izan du eta EVEk 9.035 euroko diru-laguntza eman dio Udalari. Bestalde, kiroldegiko fluoreszente guztiak led argiekin ordezkatu dira. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902