Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lezok galdeketa abiatu du kirolaren inguruan

Inkesta aurkezteko azkeneko eguna martxoaren 4a da eta ondoren bilerak egingo dira

Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Lezo- Kirolaren eta jarduera fisikoaren inguruan, Lezoko herritarren iritzia jakiteko partaidetza prozesua abiatu du Udaleko Kirola departamentuak. Horretarako, galdeketa bat zabaldu du herritarren artean.

Galdeketa paperean bete daiteke eta jarri diren buzoietako batean utzi ondoren. Buzoiak honako eraikinetan jarri dituzte: udaletxean, Bekoerrota kiroldegian, Altzate igerilekuetan, Andreone liburutegian, musika eskolan, anbulategian eta Aiton Bordan.

Webgunetik (www.lezo.eus) ere jaitsi daiteke galdeketa eta bete ondoren eta kirola@lezo.eus helbidera bidali behar da. Galdeketa bidaltzeko azken eguna martxoaren 4a da.

Lezoko jarduera fisiko eta kirol sistema hobetzeko partaidetza prozesua antolatzeko zerbitzua kontratatu zen. Lanak 2015eko azken hiruhilabetean hasi ziren, eta orain herritarren iritzia jasotzeko garaia heldu da.

Bestalde, martxoa bukaeran eragile desberdinekin bilerak egingo dira Lezoko kirolaren eredua eraikitzeko xedearekin. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902