Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Katxolako sagardoaren goxua

aieteko baserrian dagoen tolarean sortutako edaria dastatu zuten atzo alkateak zabaldutako txotx festan

Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Kupela zabaldu eta sagardoa dastatu zuten aietearrek atzo. Argazkiak: Ainara Garcia

Kupela zabaldu eta sagardoa dastatu zuten aietearrek atzo. Argazkiak: Ainara Garcia

Galería Noticia

Kupela zabaldu eta sagardoa dastatu zuten aietearrek atzo. Argazkiak: Ainara GarciaOmendutako lau emakumeak, atzo arratsaldean.

Urrian txikitu zituzten sagarrak eta emaitza atzo dastatu ahal izan zuten aietearrek. Katxola baserrian bilduta, bertako tolarean sortutako sagardoa edan zuten. Jai giroan zabaldu zuten kupela eta txotx festa eta ehunka pertsona bildu ziren Aieteko baserri zaharberrituan arratsalde osoan zehar, urtero bezala, Lantxabe auzo elkarteak antolatuta.

Donostiako alkate Eneko Goia izan zen zukua dastatzen lehena, auzotarrek gonbidatuta. Txotxa 18.30ean zabaldu zuten, baina lehenagotik ere baziren haur eta helduak Katxola inguruan. Txalapartak erakarri zituen eta kirikoketan aritu ziren. Bitartean, Kutxa Ekoguneak antolatutako tailerretan eta jokoetan aritu ziren gaztetxoak. Maider Lasaren taldearen trikitixa eta pandero hotsek jarri zituzten dantzan denak ondoren eguraldiari aurre eginez eta Aieteko buruhandi zaharrak ere bisitatu zituzten Katxolan.

Txotxari ekin baino lehen Gero Axular taldekoek aurreskua dan-tzatu zuten eta Maialen Akitu eta Xamoa aritu ziren bertsotan. Eta sagardoarekin batera jateko, bakailao eta patata tortilen lehiaketa antolatu zuten.

Kutxa Ekogunearen eskutik haurrentzako tailerrak eta jokoak antolatu zituzten Katxola baserrian txotxaren festaren baitan

Katxolan urtero egiten duten txotx festaren helburua sagardoarekin lotutako euskal kultura gogora ekartzea da eta gure iragana haur eta gaztetxoei ere azaltzea, Lantxabekoek azaldu zuten moduan.

Lau emakume

Sagardoaz gain, hala ere, beste protagonista batzuk ere izan ziren atzoko festan. Joakina eta Juani Urrestarazu, Mari Carmen Illarreta eta Kontxi Laso auzotarrak omendu zituzten aietearrek, haien urrezko danborrak izango balira bezala, Aiete auzoaren nortasuna islatzen eta zabaltzen dutelako. Urrestarazu ahizpak Muntoko baserriko azken biztanleak izan ziren, Katxolarekin batera auzoko ikur izan zen baserrikoak, hain zuzen ere.

Lau emakumeek pozik hartu zuten omenaldia eta eskertu egin zituzten auzotarrek eskainitako txaloak. - N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902