Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Aizkolaritza

Txomin Garmendia - Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:15h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Erri-kirolik maitatueneko bat, euskaldunetan aizkolaritza izango da;azken aldi ontan naiko indarrean darabilkigula esan bear, eta jarrai dezala gure gozamenerako.

Lengo igandez munduko txapelketa jokatu zan lan motzera Tolosako Beotibarren, amasei aizkolariren artean. Orra, zein eta nungoak ziran: O’Toole, Australikoa;Bizenzi, Italikoa;Geissler, Suizakoa;Puibaret, Pran-tzikoa;Atutxa, txapelduna eta Bizkaikoa;Azurmendi, Beasaingoa;Bizente, Otxagabikoa;Jauregi, Arabako txapelduna;Larretxea, Aranazkoa;Errekondo, Leitzakoa;Saralegi, Leitzakoa;Etxeberria, Sunbillakoa;Otaegi, Zizurkilkoa;Txapartegi, Aizarnakoa;Otaño, Beizamakoa eta Errodrigez, Segobiakoa.

Lenengo ekiñaldian, zortzi sailkatu ziran aurrerako, beste zortzi kanporatuta. Aurrerako, Etxeberria, Atutxa, Errekondo, Otaegi, O’Toole, Errodrigez, Jauregi eta Bizente.

Bigarren ekiñaldi ontatik lau sailkatu ziran azkena jokatzeko, orain arteko bi ekiñalditan kanaerdiko banan lana zun bakoitzak;baiña azkenengo ontan biña, eta orra emai-tzak: O’Toole, 2,39’an;Bizente, 3,19’an;Atutxa, 3,30’an eta Errekondo, 3,59’an.

Australitar onen garaipenarekin iñor ez giñan arritu, gizaki ikusgarria da, 1,90 badu gorakoa eta 105 kiloko pixua ere bai. Golpea ez du zenbaitek bezin ugaria, baiña aren zartakoak egurrari miñ egiten dio. Emengo lan luzetara ere jarriko litzake ura.


Amabi bertako ta

lau erbesteko,

gure zaletasuna

oiek ikusteko;

jokoak berekin du

ainbat ez usteko,

O’Toole etorri zan

txapela jazteko.


Kanpotar oiek ere

semeak amaren,

lantegi motzetara

gertutuak omen;

enbor askotarako

oitura da emen,

O’Toole lan motzera

genduan azkarren.

Amaseitik azkena

jokatutzeko lau,

da beste amabiak

egin bear barau;

aizkorako kirolak

asko poztutzen nau,

azkena ez bedi izan

Tolosako jai au.

Aizkolarien lurra

omen da Australi,

era berean noski

Suiza ta Itali;

Prantzik bereak ditu

nai ainbat pagadi,

an ere izango da

naiko aizkolari.

GAUR AZPEITIN. Gaur eguerdiko 12’tan, Azpeitiko Izarraitz pelotalekuan Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren azkena izango da. Iru bikote daude sailkatuak: Atutxa eta Mugertza, Saralegi eta Errekondo eta O’Toole eta Bizente.

Lengo igandekoa Tolosan ikusita, Australiko eta Otxagabikoan alde izango da noski jendea. Lan motzera ez da, baiña txanda librean jardungo diralarik, naiko bentaja badala esango nuke. Gauden zai.


Gaur Izarraitz izango degu

erri-kirolen ostatu,

aizkolaritzan txapelketa bat

bear dalako ospatu;

iru bikote nolanaikoak

ez dira noski prestatu,

jaialdi eder bat izan dedilla

besterik ezin eskatu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902