Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Aritmetika eta dortokak

Aitzol Elizaran - Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Lau ziren lau Ninja dortoka gazteak,denak ere berpizkunde inguruko artista handien izena hartuta. Lau nagusiki ere Espainiako gobernua hartzeko borrokan zeresan gehien ematen ari diren alderdiak. Egunkari batek Podemosi kolore moredun dortoka egokitu zion, eta urdina, laranja eta gorria falta direla esanda, erraz asmatuko duzue zein izan daitekeen zein.

Kontua da gure dortoka hauek ez direla marrazki bizidunetakoak bezain ongi moldatzen, eta batak bestearekin akordioak lortzea beharrezkoa dutela, edo zutela, ez dakit zein aditz denbora erabili kasu honetan, desira duten boterea lortzeko. Berez, gorria eta morea egongo lirateke alde batetik, eta urdina eta laranja bestetik, izaera originalari eta logikari kasu egingo bagenio behintzat. Logikak ordea gutxitan funtzionatu ohi du horrelakoetan, eta honetan ez zen gutxiago izango. Bilera mordo baten ostean ordea, gorria eta laranja jarri dira ados, gama kromatikoaren antzekotasun handiagoagatik nonbait.

Adostu dituzte beraz hainbat kontzeptu, edo programako zenbait puntu, esaten den bezala. Baina beste bi dortoken laguntzarik gabe, ez dute boterera iristerik lortuko, eta kanpoan gelditu diren biek ez dute kolaboratzeko asmorik azaldu, beraz alperrik, esango luke baten batek. Baina, gaizki pentsatzen dugunok, edo dutenek, hemen ere zalantza etorri zait zein aditz erabili, usaina hartu diogu honi. Zerbait egin dutenaren aztarna uzteko asmoa hutsa ote da? Etorriko liratekeen balizko hauteskunde batzuei begira itxura egin nahia? Jakintzak, baina badaezpada ere, ipurdi guztiak eserlekuetatik mugi-tzen hasi dira, lasterketari hasiera eman eta inor berotu gabe harrapa ez dezan. Politikaren jokoa zuzen zuzenean, tronu dema, batekin eta bestearekin ondo eraman beharra, kafea denontzat.

Belgikan, txokolate, gofre eta patata frijituak famatu diren herrialde ttiki horretan, 541 egun egin zituzten gobernurik gabe 2010eko ekaina eta 2011ko abendua bitartean. Han ez dute gobernua osatzeko garaian zenbait epe betetzeko beharrik, eta luze, luzeegi jo zien dozena erdi alderdi ados jarri ziren arte. Hori bakarrik ez, eta Europan ekonomia bere garairik txarrena igaro-tzen ari zen bitartean, hauek ekonomikoki Europako bataz bestekoa baino hobe egin zuten, eta langabeziak aldiz behera egin zuen. Nola da posible, kaosak ez zituen hondamendira eraman? Ez bada, baina ezingo nituzke Belgika eta Espainiako ez gobernu, ez ekonomia ez Estatu egitura konparatu. Heldutasun demokratikoa deitu ahalko genioke, edo savoir faire, baina zaila zenbaitentzat ulertzea, nagusirik gabe ere lantegiak martxan jarrai dezakeela.

Hala ere, horrelakoetan esan ohi da esperantza dela azkena galtzen dena, kasu honetan ez, esperantzak ere itsasontzia utzi baitu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902