Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Otegiren askapena

Bingen. Zupiria - Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:14h

oso jende gutxik ezagutzen du Arnaldo Otegik bezain ongi zer izan den eta den Ezker Abertzalea diktadura bukatu zenetik, barrutik eta kanpotik, kaletik edo espetxetik, aktibismo politiko zein militarretik. Otegi, herri honetan ekintza iraultzailea erabili eta defenditu duen mugimendu politiko-militarraren buruzagirik publiko eta argienetako bat, Euskadin azken 40 urteetan izan diren auzirik aipagarrienetan egon baita nahastuta, bai parte hartzaile eta bai buruzagi bezala: etxea eta sasia;trantsizioa eta haustura;ETA M eta ETA PM;Lizarrako Adierazpena eta Ibarretxe, EAJ eta EArekin Gobernu hitzarmena;Loiolako elkarrizketak eta ETAren indarkeriaren amaiera. Eta berriro, kartzela. Nolabait esatearren, Ezker Aber-tzaleak aldi luze eta ilun honetan izan dituen kontraesan guztien gatibu izan da, gatibatuta eduki baitute bai ETAren indarkeriazko estrategiak eta bai estatuaren estrategia errepresiboak ere. Ongi ezagutzen zuen ETAren erabakitzeko ahalmena eta ez zuen dudarik eduki zer gertatuko zen Lizarrako porrotaren ondoren ETAk berriro ere indarkeriaren bideari eutsiko ziola iragarri zuenean. Horregatik, gogorrenen modura bukatuko du bere espetxe-aldia, baimenik eskatu gabe eta bere azken zigor politiko eta injustua oso-osorik beteta. Kartzelatik aterata Abian aurkituko du Ezker Abertzalea, bere korapiloak askatzeko ahaleginean, orain arteko ibilbideari uko egin nahi ez diola, orain arteko jokabideak aldatzen. Gure gizartearen koesioak pausu asko ditu emateko. Lagungarri gertatuko ahal zaio Otegiren askapena.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902