Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Xarmatu eta ahaldundu

Xabier. Euzkitze - Domingo, 28 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:14h

euskal Herritar sentitzen garenok -eta zarauztar, europar, mundutar...baina ez espainiar edo frantziar-, maiz kexatzen gara gure desabantailez. “ETArik gabe zernahitaz hitz egin daiteke” esaten zutenek egin beharreko aldaketa guztiak legediaren barruan egin behar direla esaten digute orain. Alegia, unionistek 31 eskutik. Gure herritar edo hizkuntza eskubideen egoera irauli nahi dutenen artean askotariko iritziak daude. Batzuk bestela pentsatzen dutenak seduzitzeko premiaz mintzo dira, limurtzeko komenientziaz. Beste batzuek, ostera, zirt-zart egitea hobesten dute, ahalduntzeak gainerako onura guztiak berekin lekarzkeela sinetsirik.

Geroaz ari beharrean, gaur egun bizi dugunak eman diezaguke estrategia egokiaren giltza. Hego Euskal Herriko herritarrak espainiar gara legez. Agiri alternatibo guztiak eramango ditugu patrikan, baina espainiar naziotasuna egiazta-tzen duen pasaportea erakutsi beharko dugu hegaldi bat hartzeko. “Ibarretxe plana” errotik moztu zuten eta kataluniarrei behin eta berriz esan diete alferrik direla aldebakarreko independentzia adierazpen guztiak, mila bider gogorarazi diete bidetik irtenez gero konstituzioaren baliabide guztiak erabiliko dituztela hori ekiditeko, tankeak kalera ateratzeko aukera barne. Aldi berean, ordea, azken lau urteetan agintean izan den alderdiari darion ustel kiratsa jasanezin bihurtu da, eta errepublika zaleek ere gurtu duten errege-familia korrupzioak burutik oinetaraino zipriztindu du. Horren guztiaren ondorioak begien bistakoak dira. Inoiz espainiar sentitu ez garenoi gero eta atzerako handiagoa ematen digu derrigorrean hala izan beharrak. Munduan barna edozein negozio edo ekinbide abia-tzeko inork gutxik erabiliko luke duela zenbait urte hauspotu nahi izan zuten “Espainia marka”.

Xarmaren bideari motz edo antzu deritzotenak arras tronpatuko lirateke bide horri uko egingo baliote, baina bai limurtzaileak ere geure burua ahaldundu gabe inora joan gaitezkeela pentsatuko balute. Denen beharrean gaude.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902