Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ander Zulaika bateria-jotzaile zarauztarra

“Orain ez dut pentsatzen proiektu batera mugatzea;ahalik eta kontzertu gehien ematen jarraituko dut”

Lou Topet, Makala Jazz Funk Band eta beste bi taldetako bateria izateaz gain, zarauztarra gaur Bergarako Orfeoiarekin arituko da Bergarako frontoian (20.00)

Ane Roteta - Sábado, 27 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Ander Zulaika

Galería Noticia

Ander Zulaika

zarautz- Nola suertatu zen Bergarako Orfeoiarekin jotzeko aukera? Nolako emanaldia izango da?

-Iñaki Letamendia, Zarauzko Musika Eskolako perkusio irakaslea, nire lagun mina da, eta duela urte eta erdi deitu zidan Oñatiko Ganbara Abesbatzak Carmina Buranaren obrarekin kon-tzertu bat eskaini behar zuela esanez. Hala, kontzertu horretan kolaboratu nuen eta beste hainbat gauza egiteko ere deitu didate;adibidez, iazko Gabonetako kontzertuan parte hartu nuen Bergarako Orfeoiarekin. Horren harira, orain Bergarako Orfeoiaren proiektu berri honetan parte hartzeko aukera izan dut. Kontzertu berezia izango da, Bergarako Orfeoiaz gain, Orfeoi Gaztea ere izango delako, eta gainera, Carl Jenkinsen obra hau jo-tzeko espreski ganbera orkestra bat osatu dutelako. Korua eta orkestraz gain, dantzariak ere izango dira.

Ez da izango, beraz, Orfeoiarekin jotzen duzun lehen aldia.

-Ez, baina aurrekoa kolaborazio txiki bat zen eta oraingo parte-hartzea handiagoa da. Berriro beraiekin jo ahal izatea plazer bat da.

Lou Topet, Serious Business, Makala Jazz Funk Band, TikTara… Egidazu laburpen txiki bat.

-Zarauzko Musika Bandan nago, eta udan erromeriak jotzen ditut Hernaniko Gau Bela taldearekin. Eta musika proiektu bezala, aipatu dituzun lau talde horietan jotzen dut bateria. Bestalde, Esne Beltzarekin eta Fermin Muguruzarekin urte askoan jo duen haize-hirukote mitikoarekin ere banabil, ska klasikoko Q Aren’t Ones izeneko talde batean. Oraindik pare bat kontzertu besterik ez ditugu jo eta noizean behin jo-tzeko proiektu bat da. Kolaborazioak ere egiten ditut, adibidez, Skasti taldearekin ere jo izan dut. Ahalik eta lan gehien egiten saiatzen naiz.

Eta Kamen ere bateria klaseak ematen dituzu. Nola egiten duzu kontzertu guztiak koadratzeko?

-Talde bakoitzak bere erritmoak dauzka. Berbenak, oro har, udan izaten dira eta Zarauzko Musika Bandarekin urtean 7 edo 8 emanaldi izaten dira. Gero, adibidez, TikTararekin neguan ez dugu jotzen, musika dantzagarria da eta neguan ez dugu kontzertuak eskaintzeko aukera izaten. Lou Topetekin, berriz, neguan aretotan jo izan dugu, agian aproposagoa delako garai honetako. Gainera, zoritxarrez, ez daukagu lan asko eta gehiago jotzea gustatuko li-tzaigukeen arren, horrek ere errazago egiten du agendak koadratzea. Eta klaseekin ez dut arazorik izaten astean zehar izaten direlako, eta kontzertuak asteburutan.

Oso estilo desberdineko taldeak dira denak. Ze estilotan sentitzen zara gustuen?

-Alde batetik, gustatzen zaidan musika dago, eta bestetik, jotzerako garaian gehien gustatzen zaidana. Nik talde guztietan disfrutatzen dut, baina jotzerako garaian TikTararekin dibertitzen naiz gehien, denbora guztian nagoelako zerbait jo-tzen, baina beste taldeetan ere izugarri disfrutatzen dut.

Nola hasi zinen bateria jotzen eta nolakoa izan da prozesua?

-Nire osabak bateria jotzen du eta 3 urte nituenean plastikozko bateria txiki bat oparitu zidaten, baina 5 minutura puskatuta omen zegoen, beraz, hasiera ez zen oso ona izan (barreak). Gero, 5 urterekin Kame Musika Eskolara sartu nintzen solfeo eta bateria ikastera. Ondoren, 12 urterekin Musika Bandan hasi nin-tzen eta gaur egun hemen jarraitzen dut. 16 urte inguru nituela, Iker Telleria jarri ziguten irakasle, gaur egun Donostiako Kontserbatorioko perkusio burua, eta musikari izatera norbaitek bultzatu baldin banau, bera izan da. Garai hartan ez nuen pentsatzen musikatik biziko nintzela, eta bandan jarraitzen nuen bitartean Zuzenbide ikasketak egin nituen eta lanean ere egon nintzen. Lanik gabe geratu nintzenean, beste lan elkarrizketa bat izan nuen eta oso gaizki atera zen. Elkarrizketatik atera nintzenean TikTarako Arkai-tzek deitu zidan ea beraiekin bateria jotzera animatuko nintzen galdetuz eta esan nuen: “Bai, orain da momentua”. Horrela hasi nintzen klaseak ematen, kolaboratzen… Eta orain arte dena ondo joan da.

Etorkizunean musika estilo edo talde batera mugatuko zarela uste duzu?

-Musikarien artean badago zurea sentitzen duzun proiektu bat sor-tzeko garaia baina orain ez dut horretan pentsatzen. Agian hemendik urte batzutara gertatuko zait, baina orain ahalik eta kontzertu gehienetan jotzen jarraituko dut.

Zer esango zenioke musikaren mundura sartu nahi duen baina zalantza duen pertsona bati?

-Erabakia ondo pentsatzeko esango nioke, batzutan gaizki ordainduta eta gutxi errekonozitutako gremio bat delako. Baina benetan gustatzen bazaio ahal duen guztia egiten aurrera egiteko esango nioke.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik kuttunena. Getariako San Anton.

Paisaia idiliko bat. Zarauzko Mollarri izugarri gustatzen zaidan leku bat da.

Mendi bat. Hernio.

Hondartza bat. Zumaiako Itzurun hondartza.

Festa edo ospakizun bat. Zarauzko Euskal Jaiak bereziak dira zarauztar guztiontzat.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902