Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Haur eta gazteentzako kultur ekintza izango da hilero Azpeitian

Aurtengo ‘Txiki biran’ egitasmoari hasiera emateko Xalto pailazoaren ikuskizuna izango da gaur Sanagustinen

Sábado, 27 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

azpeitia- Udaleko Gazteria Sailaren, Azpeitiko Kultur Mahaiaren eta Sanagustin Kooperatibaren ordezkariek hiru erakunderen artean antolatutako Txiki biranegitasmoa aurkeztu zuten atzo. Programa horri esker, herriko haur eta gaztetxoei zuzendutako kultur ekintza bat burutuko da hilero herrian, “abuztuan izan ezik”.

Ekimenaren bultzatzaileek atzo egindako agerraldian aurreratu zutenez, “iazko arrakasta ikusita, aurten ere joan den urtean abiatutako ibilbidearekin jarraitzeko apustua egin dugu”.

Egitaraua “oraindik erabat itxita ez badago ere”, Udaleko, Kultur Mahaiko eta Sanagustin Kooperatibako ordezkariek datozen hilabeteotan ikusgai izango diren hainbat ikuskizun aurreratu zituzten.

Horrela bada, programari hasiera emateko Xalto pailazoaren ikuskizuna egongo da gaur, 16.30ean, Sanagustin kulturgunean.

Horren ondoren, martxoan Hezurrekin jolasean ikuskizunarekin gozatzeko parada egongo da Azpeitian;apirilean Futbolariak eta Printzesak obraren txanda izango da eta maiatzean Merkatu pertsiarra emanaldiarena. Ekainerako Urrestillan Jai! ikuskizuna aurrikusita dago, uztailerako Baltsak eraikitzen izenekoa, irailerako Metalari putz!, urrirako Mural tailerra eta azarorako Goazen antzokira!. Amaitzeko, Txikizinema egitasmoa burutuko da abenduan herrian. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902