Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Minbiziaren aurkako topaketa Mutrikun

Martxoaren 2ko topaketa mediko-gastronomikoan parte hartzeko izena udaletxean eman daiteke

Sábado, 27 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

mutriku- Udaleko Ongizate sailak eta Minbiziaren aurkako elkarteak topaketa mediko-gastronomikoa antolatu dute datorren asteazkenerako, martxoak 2.

Minbiziaren aurkako topaketa hori Etxekalte elkartean egingo da (18.30etik aurrera), Illarra jatetxeko Joxean Eizmendi sukaldariaren eta Arantza Aranburu medikuaren partaidetzarekin. Lehenak “elikadurari buruzko ikuspegia jorratuko du topaketan eta bigarrenak, berriz, mediku ikuspegia”.

Udaletik jakinarazi dutenez, “berrogeita hamar urtetik aurrerako emakume nahiz gizonezkoengan intzidentzia izan dezakeen gaisotasunari aurrea hartzeko elikadurak duen garrantzia” izango da topaketaren hizpide.

Besteak beste, parte hartzaileek “minbizia saihesteko neurriak sukaldetik bertatik hartzen hasi gaitezkeela ikusteko eta ikasteko aukera” izango dute.

Topaketa doanekoa da baina saioan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute. Horretarako, udaletxeko 943 603 244 telefono zenbakira dei dezakete. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902