Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Usurbilek legealdiko Gobernu Plana aurkeztu du

Datozen lau urtetarako 118 ekintza markatu ditu, horien artean Hirigintza Antolamenduaren idazketa

Sábado, 27 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Usurbil- Usurbilgo Udalak ostegun arratsaldean ia ehun pertsonen aurrean legealdi honetako Gobernu Plana aurkeztu zuen.

Datozen lau urtetarako, 2020ra arte, Udalak 118 ekintza finkatu ditu, batzuk erraz gauzatzen direnak (boulder bat kiroldegian egokitzea) eta beste batzuk zenbait urte iraungo dutenak (Zumarte musika eskolaren birgaitzea).

Xabier Arregi alkateak adierazi zuenez, “asmo guzti hauek aurrera eramatea badu bere zailtasuna, baina ondo pentsatutako ekintzak dira”. Aldi berean aurreratu zuenez, epe motzean gauzatuko den proiektuetako bat HAPOa (Hiri Antolamendurako Plan Orokorra) idaztea. “Etorkizunerako hirigin-tza markatzen du dokumentu honek eta ez da soilik etxegintza aipatzen, baizik eta herriko ikusmolde anitz bat jasotzen da”, azaldu zuen. Dokumentu honek lan handia dakar eta gainera Foru Aldundira bidali behar da honek onar dezan. Gauzak horrela, Arregik “bizkor ibiliko” direla ziurtatu zuen, legealdi bukaerarako txostena prest egon dadin.

Bestalde, dagoeneko martxan dauden zenbait ekintza jasotzen dira: eguneko zentroaren sei plaza berrien egokitzapena (Foru Aldundiaren oniritzia falta da bakarrik), aste honetan onartu den genero indarkeriaren aurkako protokoloa eta lizitatu den Askatasuna plazako komun publikoa. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902