Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hirigintzak euskaran duen eragina neurtu du Oriok

Plan Orokorrean ELE azterketako emaitzak kontuan izango ditu Udalak

Ane Roteta - 2016(e)ko otsailaren 26a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Orioko herriaren ikuspegia, Oria ibaiaren beste aldetik.

Orioko herriaren ikuspegia, Oria ibaiaren beste aldetik.

Galería Noticia

Orioko herriaren ikuspegia, Oria ibaiaren beste aldetik.

orio- Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berria lantzen ari da Orioko Udala, eta plan hori osatzeko erabakiak hartu ahal izateko, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egin du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Elhuyar Aholkularitzaren, Projekta Urbes arkitektura enpresaren, eta UEMAren laguntzarekin. Gipuzkoan, horrelako ikerketa bat egiten duen lehen udalerria da Orio, eta hirigintzako erabakiak hartzeko zenbait planek euskaran izan dezaketen eragina neurtzea izan da helburua. Horretarako, Mutiozabal, Palota, Dike, Pilotalekua eta Aizperro eremuak aztertu zituzten joan den abenduan eta hilabete honetan aurkeztu zitzaion txostena Orioko Udaleko Hirigintza Batzordeari.

Azterketa hau egitearen erabakia hartzearen arrazoia garbia izan zen: azken Plan Orokorraren ondorioz, etxebizitza ugari egin da herrian denbora epe laburrean, eta jende berri asko etorri da Oriora. Horrek herriko euskaldunen portzentajea jaistea eragin du (2001ean %86a zen euskalduna eta gaur egun %82,5a), eta ondorioz, euskararen kaleko eta etxeko erabilera ere apaldu egin da. Orioko Udalak argi dauka herriaren izaera euskaldunari eutsi nahi diola, eta datu horrekin kezkatuta, ELEa egitea erabaki zuten.

eragin ‘moderatua edo ertaina’Hala, HAPOak planteatzen dituen garapenak aztertu dituzte eta aipatutako bost eremu horietako proiektu bakoitzak izango lukeen eragin linguistikoa ebaluatu da, baita hiru indize osagarri kalkulatu ere: hauskortasuna, planaren eragina eta euskararen ezagutzaren proiekzioa. Egindako azterketaren arabera, proposatzen diren aktuazioen eragina “moderatua edo ertaina” da, Palotako inguruan izan ezik. Palota ingurua garatuz gero, etxebizitza berri kopuru handia sortuko litzateke eta horrek eragin “larria” izan dezake euskaran. Orain, beraz, Orioko Udalak emaitza horiek kontuan hartu ahal izango ditu proiektuen inguruko erabakiak hartzean.

Euskararen arnasguneak zaintzeak eta zabaltzeak berebiziko garran- tzia du hizkuntzaren geroa berma-tzeko. Zoritxarrez, ez dago garatuta babes hori gauzatzeko behar den tresneria teknikorik eta legalik, baina ELE azterketa pauso garrantzi-tsu bat da norabide horretan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902