Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Birziklapen tasak hobetzeko kanpaina abian da

Gaikako bilketan herritarren zalantzak argitzeko puxiken puntuak eta trizikloen puntuak herriz herri izango dira

2016(e)ko otsailaren 26a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Mankomunitateko Josu Amilibia eta Patxi Amantegi.

Mankomunitateko Josu Amilibia eta Patxi Amantegi. (M.S.S.)

Galería Noticia

Mankomunitateko Josu Amilibia eta Patxi Amantegi.

Tolosa- Birziklatu tentuz eta zen-tzuz lelopean, hobeto birziklatzen ikasteko kanpaina abian jarri du Tolosaldeko Mankomunitateak, Ecoembes eta Ecovidrioren lagun-tzarekin. Jokoen bitartez herritarren zalantzak argitzea da helburua, Tolosan izango den puxiken informazio puntuan eta beste zenbait herritan ibiliko diren trizikloen informazio puntu mugikorretan.

Josu Amilibia Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakariak azaldu moduan, “gure eskualdearen birziklatze tasak onak dira, batezbeste %60koak, baina oraindik hobetu daiteke eta hobeto birziklatuz, oraindik inpropio batzuk aurkitzen baitira zaborretan”. Herritarrek askotan zalantzak izaten dituzte hondakin bat edukiontzi batean edo bestera botatzerako orduan eta kanpaina honekin argibideak eskaini nahi dira.

Harreman zuzenean oinarritu da kanpaina eta, horregatik, kalean izango dira hezitzaileak. Puxiken informazio puntua Tolosan (kultur etxean eta taxien geltokian) jarriko dute martxoak 5 eta 19an, eta trizikloen informazio puntu mugikorrak Amezketan eta Alegian martxoaren 1ean ibiliko dira, Zizurkilen 2an, Iruran 4an, Villabonan 8an, Anoetan 10an, Ibarran 11n eta Asteasun 18an. Poltsa berrerabilgarri bat emango zaie parte hartzen duten guztiei, agortu arte. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902