Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Mikel Santos ‘Belatz’, marrazkilaria

“Lanbidean 15 daramatzaten arren, eskolan nintzenetik dut gustuko marraztea”

Jon zen hilabetean Belatz marrazkilaria gure ikastetxean egon zen eta berarekin mintzatzeko aukera izan genuen. Hauxe, kontatu ziguna

5. mailako ikasleak - Viernes, 26 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:09h

Jon zen hilabetean Belatz marrazkilaria gure ikastetxean egon zen eta berarekin mintzatzeko aukera izan genuen. Hauxe, kontatu ziguna.

Jon zen hilabetean Belatz marrazkilaria gure ikastetxean egon zen eta berarekin mintzatzeko aukera izan genuen. Hauxe, kontatu ziguna. (5. mailako ikasleak)

Galería Noticia

Jon zen hilabetean Belatz marrazkilaria gure ikastetxean egon zen eta berarekin mintzatzeko aukera izan genuen. Hauxe, kontatu ziguna.

ATARRABIA Mikel Santos Belatz Iruñeko marrazkilari bat da, 1974. urtean jaioa. Urtarrilean 27an, Atargi ikastetxeko 5. mailakoak berarekin elkartu ginen, komikigintzaz min-tzatzeko. Berak esanda, erabat autodidakta izan da. Nahiz eta entrepresa ikasketak burutu, bere benetako zaletasunari jarraitu dio lanbide bihurtuz.

Zergatik deitzen dizute Belatz?

Hasiera batean ekonomiako aldizkari batean lanean hasi nintzen, eta nire izena erabili nuen. Gero beste lan ba-tzuk sortu ziren eta nahiago nuen beste izen bat erabiltzea jendeak ez ezagutzeko. Komiki batetik gustuko nuen zaldun baten izena hartu nuen: Belatz.

Zein tresna erabiltzen dituzu marrazteko?

Arkatzak, urdina asko erabiltzen dut, borragoma, errotulagailuak, erregelak, papersendoa, ordenagailua, tablet grafikoa, eskanerra, photoshop...

Zenbat komiki egin dituzu denetara?

Komiki motz asko eta hiru luze: DN 24h, Abentura bat hiru garaitan eta Osasunakoa.

Zerk bultzatu zintuen marrazkilari izatera?

Bizitza honetan gehien gustatzen zi-tzaidana egiteak. Horregatik pozik joaten naiz lanera.

Zenbat urterekin hasi zinen marrazkiak egiten?

Profesional eran duela 15 urte Hala ere, eskolan beti marrazten aritzen nintzen: irakasleen karikaturak, etab.

Nondik hartzen dituzu marrazkiak egiteko ideiak?

Pelikula asko eta liburu asko irakurri behar da horretarako.

Zein marrazkilari dituzu gustuko?

Ufff! Pilo bat: Kino (Mafalda), Ibañez (Mortadelo eta Filemon), Pako Roka, Alex Raymond, Will Eisner

Zer nahiago duzu, istorioak sortzea edo marraztea?

Gustuko gaia bada, istorioa sortzea lan polita da. Bestaldetik, marraztea da nik hoberen egiten dudana.

Nolakoa da marrazkilari baten bizimodua?

Ez dut ordutegirik, ez nagusirik, eta eguna nahi dudan bezala planifika-tzen dut. Baina alperkeriak harrapa-tzen bazaitu

Oporretan ere marrazten duzu?

Bai, bai Ni ez naiz gelditzen, lana dudanean egiten dut edo bestela hurregoa pentsatzen nabil.

Zenbat ordu ematen dizkiozu marrazteari?

Bataz beste 8 edo 9 ordu egunero.

Zure lanen artean, zein duzu gustukoena?

Marrazkilarien artean ohikoa da azken lana gustuko izatea. Kasu honetan 107 KIWI (Unai Elorriaga). Ikasitako gauza berri guztiak han ageri direlako.

Zer esango zenioke komikiak sortu nahi dituenari?

Alde batetik oso zaila da komikigin-tzaz bizitzea. Hemen gutxiago irakurtzen da atzerrian baino Hala ere, gogoz hartzeko eta ez uzteko esango nioke. Garrantzitsua da komikiak prestatzea atzerriko merkatura bidaltzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902