Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goizeko 10:00etan

Sahararen aldeko Euskal Karabana Solidarioa larunbatean irtengo da Bilbotik

Konboiak 240 tona elikagai, arropa, burusi eta ibilgailuen ordezko pieza darama

ep - 2016(e)ko otsailaren 26a, ostirala - 11:55etan eguneratua

La concejala Itziar Urtasun, con miembros de la Caravana Solidaria con el Sahara.

Sahararen aldeko Euskal Karabana Solidarioa larunbatean irtengo da Bilbotik. (José Mari Martínez)

Galería Noticia

La concejala Itziar Urtasun, con miembros de la Caravana Solidaria con el Sahara.

Sahararen aldeko XII. Euskal Karabana Solidarioa Bilbotik irtengo da larunbatean, otsailaren 27an, goizeko 10:00etan, Bilboko Udalak, Fronte Polisarioaren Euskadiko ordezkaritzak eta Bizkaiko SEADen Adiskideen Elkarteak sustatuta.

BILBO. "Elikatu esperantza" da konboi solidarioaren goiburua, eta zazpi trailer, kamioi bi, furgoi bat eta mendiko ibilgailu bi izango dira 240 tona elikagai, arropa, burusi eta ibilgailuen ordezko pieza Tindoufeko kanpamenduetara garraiatuko dituztenak.

Konboia Alacanteko portuan batuko da estatuko beste leku batzuetatik heldutako gainerako karabanekin, denak batera irteteko Oranera (Aljeria) bidean. Oranetik 2.000 kilometro egin beharko dituzte Tindoufeko (Aljeriako hegoaldea) kanpamenduetara heltzeko. Lau eguneko ibilbidea da guztira, eta maiatzean heltzea espero dute.

Karabanaren aurkezpenean azaldu dutenez, beste edizio batzuetan bezala, Bilboko Udalak 35.000 euroko diru laguntza eman du proiekturako, elikagaiak ziurtatzeko kanpamenduetan errefuxiatutako sahararrei. Era berean, Bilboko Udalak urtero antolatzen ditu Saharako herriaren aldeko elkartasunezko ekimenak, familiek udan Saharako adingabeak jasotzeko "Oporrak Bakean" programa, esaterako.

Sahararanzko irteera Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa Bir Lehlun sortu zeneko 40. urteurrenean egingo da. Bitarte horretan okerrera jo dute gauzak;larriagotuz joan da Aljeriako basamortuko errefuxiatuen kanpamenduetan eta Saharako lurralde okupatuetan bizi duten ezbehar humanitarioa. Saharar herriak lau hamarkada daramatza basamortuan bizitzen, nazioarteko legeek onartutako autodeterminazio eskubideaz noiz baliatuko zain.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902