Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iritzia

Ezkerra eta erlijoa

Xabier Arregi - 2016(e)ko otsailaren 26a, ostirala - 07:04etan eguneratua

Ezkerrak eutsi izan du zapalkuntza beti zapalkun-tza ekonomikoa dela, eta sinesmen sistemak ‑erlijioa horien artean‑ klase ekonomiko menperatzailearen sorkuntza direla, eta balio dutela esplotazio egoera babesteko. Gaur, berriz, ematen du ezker europarrak, eta horren inguruko mugimendu sozialek, zapalkuntza erlijiosoa deskubritu dutela. Kasu horretan zapaltzailea ez litzateke izango kapitala, baizik eta herri eta kultura itxiak, herritar intoleranteak, xenofoboak, eskuin muturrekoak, komunikabideak. Zapalketa horri aurre egiteko ezker berri horrek bereak egin ditu "erlijio‑tolerantzia" eta "kultura‑aniztasuna"-ren ideiak, neoliberalismo politikoarekin guztiz bat datozenak.

Bi joera horien arteko talkatik sortzen den noraeza ezkuta ezina da. Batzuek garai bateko tradizioari heltzen diote, erlijioaren edozein agerpenekin kritikoa dena;Charlie Hebdo aldizkaria izan daiteke horren adibidea. Beste ildoa, berriz, uztartu ezinean dabil "kultura‑aniztasuna" eta "erlijio‑tolerantzia" ezkerraren jarrera tradizionalekin. Saltsa‑maltsa horretatik atera-tzen da edozein momentutan aurki dezakegula ezkertiar, ateoa, eliza eta fededun kristauen aurkari tematua, antisemita, eta, aldi berean, islamarekiko tolerantzia aldarrikatzen duena, hijabak eta horiek denak emakumetasunaren identitate, duintasun eta askapen ikurtzat jotzen dituena. Ez da faltako ere gure artean hezkuntzan erlijioa irakastearen aurka egon, eta eskoletan islama ez irakastea bazterketatzat jotzen duena.
Noraez hori praktika politikoan ere islatzen da. Sarritan ikusten dugu Europan ezkerra Israelek burutzen dituen sarraskien

urka mobiliza-tzen ‑ondo deritzot‑ baina deigarria da zer jarrera ez‑axola agertzen duen yazidiak sarraskituta ikustean, euren emazteak gerlarien sexu‑esklabuak bihurtuta, umeak etsaiei lepoa mozten, ehunka neskatila bahituta. Horren aurrean ezkerra isilik ikusi dut, edo esaten arriskua "sionismoa eta islamofobia" direla, eta arazo guztien errua kristautasunarena eta inperialismoarena dela. Harrigarria Kolonian sexu eraso salaketa masiboak eman direnean, bortxaketak barne, ezker eta feminismoaren ildo bati entzutea gure gizarte "heteropatriakalak" (sic) kriminalizatu nahi dituela erasotzaileak, etorkin atzerritar gixajoak direlako. Ematen du kasu horietan garrantzitsuagoa dela sexu‑eraso-tzaile atzerritarra babestea, biktima babestea baino. Ulergaitza etxekoarekin hain zorrotzak direnean, eta herriko jaietan kaletik norbaitek neska bati esandako baldarkeria kolektibo baten aurkako manifestazioetarako motiboa bihurtzen dutenean. Garbi dago kultura‑aniztasuna eta erlijio‑tolerantzia modu asimetrikoan erabiltzen direla. Erlijio‑tolerantzia islamarentzat, euren herri eta herritarrentzat, nonahi daudela;kultur‑aniztasunaren exijentzia gure herrientzat, euskaldunontzat, adibidez.

Ez naiz fededuna, baina gero eta neketsuagoa egiten zait batzuk "aurrerakoitzat" jotzen dituzten jokaera horiekin bat egin eta eroso senti-tzea. Errespetatzen ditut jendearen aukerak fede kontuetan, politikoak zein erlijiosoak. Ez dut inongo beharrik sentitzen horiei erasotzeko, ez bazaizkit ezartzen modu arbitrarioan. Hala ere, pentsatzen dut tradizioen artean ezberdintasunak badaudela, euren jatorrian eta eboluzioan. Horregatik ulertezina egiten zait islamaren aurrean erakusten den jarrera ulerkor, ezaxola, eta aitzakia‑emailea. Ahaztu egiten da islama zabaldu dela munduan zehar modurik odoltsuenean;ahaztu egiten da gaur egun mundu musulmanean gurean onartezinak diren zapalketak ematen direla, emakumeekin, besteak beste.

Ni neu hurrago sentitzen naiz Ayaan Hirsi Ali idazle emakume somaliarrarengandik. Ez zuen ezkondu gura izan aitak ezarri nahi izan zion gizonarekin. Horrek bere etxekoen gaitzespena ekarri zion. Gerora uko egingo zion musulmana izateari, idazle en-tzutetsua egin zen, eta Herbeheretan ezkerraren erreferente politikoa bihurtu zen. Bere liburuetan emakume musulmanen gaineko zapalketa salatzen du, eta erne jarri nahi gaitu monoteismo islamistak elikatzen duen fanatismoaren aurrean. Defendatzen du islamaren munduan aldaketa sakonak eman behar direla;aldaketa horiek barruko mugimendu baten emaitza izan behar dutela. Ez du ematen Ayaanen hitzek bat egiten dutenik ezkerraren eta mugimendu sozialen eta feminismoaren ildo horiekin, eta berak hori esplizitoa egiten du esatean: "Islama babesten duena tolerantziaren izenean, benetan, eskuin muturrean dago".

Justizia eta emantzipazio unibertsala zabaltzeko nahiak zapalketa berriak eta bortitzak sortzen ditu. Jatorrizko herriak, gurea esate baterako, kultura‑aniztasun neoliberalaren menpekoak bihurtzen dira. Horrekin herrien berezko iraute nahi legitimoa kriminalizatzen da, despotismo emantzipazionista tarteko. Herritarrak, edo herri osoak, "arrazistatzat", "xenofobotzat" joko dira, ez badute bat egiten justizia unibertsal emantzipazionista, horrekin.

Baina legitimoa da herrien iraute nahia, eta beharra, eta bidezkoa erkidego‑kohesioari lehentasuna ematea. Bestalde, herriei ezartzen zaien kultura‑aniztasun dogmatiko neoliberal horren aurrean ez dugu ahaztu behar Medeak formulatzen zuen beste ideia aurrerakoi hau: "atzerritarrak bereganatu behar ditu (abegitzen duen) herriko ohiturak".


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902