Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
arratsaldeko 19:30ean

Bidebarrietak Jesús Carrascoren "La Tierra que Pisamos" aurkeztuko du asteartean

Ekitaldia Kirmen Uribek aurkeztuko du, eta sarrera librea da leku guztiak bete arte

n.g. - 2016(e)ko otsailaren 26a, ostirala - 11:45etan eguneratua

Jesús Carrasco.

Jesús Carrasco. (Raquel Torres)

Galería Noticia

Jesús Carrasco.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Jesús Carrasco Extremadurako idazlearen “La tierra que pisamos” (Ed. Seix Barral) bigarren liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteartean, martxoaren 1ean, “Intemperie” (2013) lehen eleberriarekin, lortu zuen arrakasta ikusgarriaren ondoren.

BILBO. Leku guztiak bete arte sarrera librea izango duen ekitaldia Kirmen Uribe poeta eta eleberrigileak aurkeztuko du.

“La tierra que pisamos” lanak lurrarekin erlazionatzeko dugun moduari buruz hitz egiten du;jaiotzen garen lekuarekin, baina baita eusten gaituen planetarekin ere. Modu horiek, agintariek ezartzen duten merkantilismo basatitik, haritz baten itzalpean lurra lantzen ari den gizonaren zirraraino doaz. Eta mutur bi horien artean, emakume batek bere bizitzaren benetako esanahia aurkitzeko duen borroka.

Eleberri honetan, egilea gizakiak erresilientziarako duen gaitasun mugagabean, besteak gure begien aurrean arrotz izateari uzten dionean enpatia aurkitzean eta gu baino handiagoa den maitasunaren izaeran murgiltzen da.

Jesús Carrasco Badajozen jaio zen 1972an, eta 2005ean Sevillara joan zen. Bertan bizi da une honetan. 1996tik publizitateko erredaktore gisa egiten du lan, eta horrez gain idatzi ere egiten du. “Intemperie” bere aurreko eleberria, nazioarteko literaturaren panoramako debut deigarrienetakoa bilakatu da.

Madrilgo Liburu saltzaileen Gremioak emandako 2013ko Urteko Liburuaren Saria lortu zuen eta El País egunkariaren iritziz 2013ko Urteko Liburua izan zen. “Intemperie” 26 herrialdetan argitaratu da, eta denbora gutxi barru zinera eramango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902