Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ados taldeak ‘Ladydi García’ taularatuko du gaur Gayarren

Mexikoko narkotrafikoaren erretratu garratza izateaz gain, emakumeen zapalketaz mintzatzen da antzezlana

M.M.P. - 2016(e)ko otsailaren 26a, ostirala - 06:10etan eguneratua

Dorleta Urretabizkaia, Klara Badiola, Amaia Irazabal, Aitziber Garmendia, Iñake Irastorza.

Dorleta Urretabizkaia, Klara Badiola, Amaia Irazabal, Aitziber Garmendia, Iñake Irastorza. (I.AGUINAGA)

Galería Noticia

Dorleta Urretabizkaia, Klara Badiola, Amaia Irazabal, Aitziber Garmendia, Iñake Irastorza.

iruñea- Ados Teatroak Ladydi Garcíaantzezlana aurkeztuko du gaur, 20.00etan, Iruñeko Gayarre antzokian. Mexikon kokatzen den istorio hau, droga-trafikoaren erretratu garratza izatez gain, emakumeei buruzko kontakizuna da: gizonezkoak nagusi diren gizarte batean irtenbiderik ez daukaten emakume talde batena, mafien sareetan erortzeari ihes egin ahal izateko mutiko tankera hartzen duen neska gazte batena, errealitate gordinari aurre egiteko umoreaz baliatzen diren emakumeena.

Garbi Losadak zuzendutako antzezlana Jennifer Clementen izenburu bereko eleberrian oinarritzen da eta gaurkotasun osoa duen eta kokapen geografiko desberdinetan errepikatzen den gai bat oholtzaratzen du: neskatoen salerosketa. Aitziber Garmendiak, Iñake Irastorzak, Klara Badiolak, Dorleta Urretabizkaiak eta Amaia Irazabalek ematen diete bizia Ladydi García-ko pertsonaiei.

Antzezlaneko protagonistaren papera Garmendiak egiten du eta, berak azaldu bezala, “istorio gogorra da” bertan taularatzen dena, “xamurtesunetik kontatuta dagoen arren”. “Benetan gertatutako zerbait da, kartzelatik kontatzen den istorio bat da”. Kontakizunean, garrantzi berezia dauka erabiltzen den tonuak, Badiolak ere azpimarratu zuenez: “Protagonistaren begiradatik kontatzen da eta oso inozentea da, dramatismoa kentzen dio berez oso gogorra den istorioari”.

Istorioa, kartzelan dagoen emakume talde baten artean sortzen den harremanetik kontatzen da. “Mexikon kokatzen da antzezlana, Santa Marta presondegian, baina emakumeek munduko toki askotan paira-tzen duten egoeraz ari zaigu. Istorioa izen-abizenekin ezagutzen denean, hurbilago sentitzen dugu errealitate hori, hobe ulertzen dugu emakume horiek jasaten duten indarkeria bortitza”, argitu zuen Badiolak, gainerako antzezle taldearekin batera Iruñean eskainitako aurkezpenean.

Urretabizkaiak gehitu bezala, “bi errealitate paralelo islatzen dira antzezlan honetan: alde batetik, Ladydi dagoen kartzelarena;eta bestea Mexikoko mendialdeko herrixka batean dagoen protagonistaren amarena”. Kartzela honen barruan dagoen gordintasuna eta gogortasuna, emakumeek munduko bazter desberdinetan “emakume izateagatik bakarrik sofritu behar izaten duten egoera bat da”.

Gizonezkoek ihesbide errazagoa daukate antzezlana kokatzen den eremu mexikar honetan, Guerreron, Irastorzak berak azaldu bezala: “Gizonek Ameriketako Estatu Batuetara edo Mexikoko beste eremuetara emigratzen dute, normalean itzultzeko promesarekin, baina gehienetan sekula ez itzultzeko. Emakumeak ez, bertan gelditzen dira, ez daukate aukera hori. Eta egoera hau behin eta berriz errepikatzen da munduko leku desberdinetan: gauzak okertzen direnean, emakumeak eta haurrak dira bukaerara arte gelditzen direnak”.

Emakume talde honen babes eza, indarkeriaren aurrean daukaten biluztasuna bera, eszenatokiaren erabileran ere islatu nahi izan da an-tzezlanean. Hala, argiak garrantzi nabarmena jasotzen du giro desberdinen lorpenean, baita Kote Camacho eta Javi Alonsoren eskutik joan diren bideo proiekzioek ere.

antzezlana

‘Ladydi García’ Gaur, 20.00etan, Gayarre Antzokian. Ados Teatroa.

Zuzendaria. Garbi Losada.

Antzezleak. Aitziber Garmendia, Iñake Irastorza, Klara Badiola, Dorleta Urretabizkaia eta Amaia Irazabal.

Argiztapena. Xabi Lozano.

Musika. Javier Asín.

Espazio eszenikoa. J.A. Vitoria.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902