Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
eustaten arabera

EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %2,1 murriztu ziren urtarrilean

 Elikagaien salmentek %3,8ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten

EP - 2016(e)ko otsailaren 26a, ostirala - 12:55etan eguneratua

EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %2 gehitu ziren ekainean.

EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %2 gehitu ziren ekainean.

Galería Noticia

EAEko merkataritza azalera handietako salmentak %2 gehitu ziren ekainean.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako salmentek %2,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten joan den urtarrilean, lan egutegiaren termino homogeneoei dagokienez. Elikagaien salmentek %3,8ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako produktuen salmentek %1,2koa.

BILBO. Eustat Estatistikaren Euskal Erakundearen datuen arabera, herrialdeka, Bizkaian eta Araban %3,5eko eta %0,7ko urte arteko jaitsierak gertatu ziren urtarrilean, hurrenez hurren, eta Gipuzkoan, berriz, ez zen aldaketa nabarmenik gertatu (%0,0).

Aurreko hilabetearekin alderatuta, EAEko merkataritza azalera handientako salmentak %0,9 jaitsi ziren termino nominaletan. Elikagaien salmentak %1,2 jaitsi ziren, eta gainerako produktuenak % 0,8 jaitsi dira, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.

Termino konstanteetan, joan den urtarrilean, Euskadiko merkataritaza azalera handietako salmentek %2,6ko jaitsiera izan zuten urte artean, eta %1ekoa aurreko hilabetearen aldean. Iazko urtarrilarekin alderatuta, euro konstanteetan, elikagaien salmentak %6,4 jaitsi ziren, eta gainerako produktuenak %0,9. Hiru lurraldeetan gertatu ziren jaitsierak, termino konstanteetan: %3,7 Bizkaian, %1,3 Araban eta %1,0 Gipuzkoan.

Bestalde, abenduarekin alderatuta, prezioen efektua kenduta, elikagaien salmentek %2,1 behera egin zuten urtarrilean, eta gainerako produktuen salmentek %0,4. Lurraldeka, Araban %0,1eko igoera erregistratu zen, eta Bizkaian eta Gipuzkoan %1,2 jaitsi ziren, termino errealetan. Halaber, EAEko merkataritza azalera handietako langile kopuruak %0,1 egin zuen gora joan den urtarrilean, abenduarekin alderatuta, sasoiarekin lotutako alderdiak kenduta.

Azkenik, Eustatek azaldu duenez, Azalera Handietako Merkataritza Indizeak 2.500 metro karratutik gorako merkataritza azaleretako salmenten eta enpleguaren bilakaera islatzen du.

Azken urteetan, kontsumitzaileak erosteko beste banaketa modu batzuetara jotzeko ohitura hartzen ari direla antzeman da, eta, beraz, ikusten denez, adierazle hau ez da kontsumoaren bilakaera aztertzeko adierazle egokia. Horrela, Eustat indize horren populazio eremua berrikusten ari da, adierazgarriagoa izan dadin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902