Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Birziklapen etxola berria jarri du Zumaiako Udalak

Mankomunitateak finantzatutako instalazio berria atzo kokatu zuten Beheko plazan

Ane Roteta - 2016(e)ko otsailaren 25a, osteguna - 08:51etan eguneratua

Oier Korta, Zumaiako alkatea, eta Jon Iraola zinegotzia, atzo birziklapen etxola berriaren alboan.

Galería Noticia

Oier Korta, Zumaiako alkatea, eta Jon Iraola zinegotzia, atzo birziklapen etxola berriaren alboan.

2 f Ane Roteta
zumaia - Zumaiako Udala hainbat ekintza burutzen ari da hondakinen inguruan, eta berrikuntza garran-tzitsuenetako bat da atzo Beheko plazan jarritako birziklapen etxola. Hala, aurrerantzean honako hondakin hauek bota ahal izango dira: landare-olioa, arropa, jostailuak eta liburuak, aparatu elektriko txikiak, hodi fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbilak, autoko olioa eta filtroak, merkuriozko termometroak, pinturak, tinta eta toner kartutxoak, garbiketako produktuak, aerosolak, erradiografiak eta pilak. "Jendea sentsibilizatzeko jarri dugu herriaren erdigunean. Ecrograss-ek fabrikatutako eraikina Mankomunitateak finantzatu du, baina erakargarriago egiteko egurrarekin inguratu dugu. Horrek izan duen gainkostua Udalak hartu du bere gain", adierazi zuen atzo Oier Kortak, Zumaiako alkateak.
Horrez gain, kale garbiketa Serbi-tzu enpresari esleitu zioten urtarrilean eta enpresa horrek eskainitako hobekuntza aipagarriena 120.000 euro balio dituen kale-garbigailu berria da (esleipen prezioaren barne). Bestalde, hiri-hondakin solidoen bilketa eta garraio zerbitzuaz arduratuko da Cespa enpresa, eta zenbait hobekuntza egingo dituzte. Batetik, zortzi sentsibilizazio kanpaina egingo dituzte ikastetxeekin, merkatariekin eta herritarrekin. Bestetik, Infociti-Zumaia webgunea sortuko dute herritarrek euren kexak edo iradokizunak azaldu ahal izateko eta zerbitzuaren informazioa zabaltzeko (aipatzekoa Euskal Herrian martxan jartzen den hirugarren udalerria izango dela Zumaia). Azkenik, lerro zuria, marroia eta grisa ere jarriko dituzte teknologia tresnak botatzeko;horretarako, 900 103 745 doako telefonora deitu beharko da herritarrek beraien abisuak eman ditzaten.
Arrandegietako hondakinen kudeaketan ere berrikuntzak izango dira eta arrandegiek hondakin organikoak botatzeko ere hozkailu bat jarri dute Garbigunean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902