Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kilometroak Txikia ospatuko dute igandean Bergaran

Herria girotzeko, Aranzadi ikastolatik Labegaraietaraino ibilbidea egingo dute

Anabel Domínguez - 2016(e)ko otsailaren 25a, osteguna - 08:54etan eguneratua

Aitziber Lopez de Aretxaga (Aranzadiko lehendakaria), Ekaitz Aranberri eta Helena Herreros, atzo.

Galería Noticia

Aitziber Lopez de Aretxaga (Aranzadiko lehendakaria), Ekaitz Aranberri eta Helena Herreros, atzo.

2 f Anabel Dominguez
bergara - Kilometroak 2016k kalean presentzia izatea. Horixe da datorren iganderako antolatu dituzten ekintzen helburua. Aranzadi ikastolatik Labegaraietaraino ibilbidea egingo dute, jolas, hamarretako eta musikaz girotuta. Urriaren 2an Bergaran ospatuko den jaiaren aurrerapentxoa izango da otsailaren 28ko ekimena. "Bergarar guztiei dei egiten diegu parte hartzeko, ez bakarrik ikastolako komunitatea osatzen dugunei, baizik eta Kilometroak 2016rekin bat egiten duten guztiei", azpimarratu zuten atzo KMK 16ko ikuskizunen arduraduna den Helena Herrerosek.
Kilometroak 2016 Txikia deitu diote igandeko hitzorduari. Goizeko 10.00etan emango zaio hasiera ikastolako jolastokian egingo den zinta mozketa ekitaldiarekin. "Labegaraietako kiroldegiko eremurantz abiatuko gara (Espoloitik, Gabiriatik eta bidegorritik) eta, bertan, umeentzako jolasak eta hamarretakoa izango dira. Ondoren, bidegorritik itzuliko gara, Oxirondo azokatik pasatuz eta handik, berriro jolastokira", zehaztu zuen Ekaitz Aranberrik koordinatzaileak.
Behin ikastolara helduta, eskulanak, txosna, trikitilariak eta kantuekin, besteak beste, gozatzeko aukera egongo da (eguraldi txarrarekin, jolastokian eta gimnasioan elkartuko dira).
lilatoia eta abesti ofiziala Egun hamabost batzordek dihardute Kilometroak 2016ren bueltan lanean, eta berriki gazte talde bat ere sortu dute. Modu batera edo bestera, 350 lagun inguru ari dira jaia prestatzen. Dena den, urriaren 2rako 2.000 laguntzaile beharko dira, beraz, interesatuek Kilometroak.eus-en edo Aranzadiko webgunean eman dezakete izena, galdetegi bat betez.
Aurrera begira, martxoaren 6an Donostiako kaleak kolorez jantziko duen Lilatoian ehundik gora emakumek Demasa kamisetarekin parte hartuko dute. Bestalde, Erramu Zapatuko ferian hainbat ekimen eramango dituzte aurrera;esaterako, goizean zehar idisko baten pisua asmatzeko parada egongo da. Apirilean zehar, aldiz, Demasa Asteak hartuko du lekukoa, eta orduan Kilometroak 2016ko abestia aurkeztuko dute.
Antolatzaileek urtean zehar arropa eta zozketa txartelen salmentatik ateratzen dute diru gehien. Bidekurutzeta kalean zabalik dute arropa denda, eta honekin batera, gurasoek eta bolondresek zozketarako txartelak (bost euroren truke) saltzen dihardute, 60.000 euro irabazteko aukerarekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902