Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larunbatean X. Sagar Lasterra lehiatuko da

Antolatzaileek Hernanin 400 bat lasterkari biltzea lortu nahi dute

Aitziber Muga - 2016(e)ko otsailaren 25a, osteguna - 06:10etan eguneratua

Josetxo Etxeberria, lasterketaren koordinatzailea, eta Esti Aldeiturriaga zinegotzia.

Galería Noticia

Josetxo Etxeberria, lasterketaren koordinatzailea, eta Esti Aldeiturriaga zinegotzia.

Hernani- Datorren larunbatean Hernanin X. Sagar Lasterra lehiatuko da, Hernaniko Udalak eta CD Hernani Atletismok antolatuta. Txotx garaian egiten den lasterketa honek azken urtetako eskema berbera jarraituko du aurten ere.

Irteera 11.00etan izango da Ibarluze poligonotik, Hernaniko Arraun Elkartearen paretik. Bertaratzeko Udalak autobus zerbitzuak ipiniko ditu doan 10.10ean eta 10.30ean kiroldegitik. Kirolariek 8.900 metro egin behar dituzte Hernaniko landa eremutik, sagardotegi gehienak koka-tzen diren eremuan. Helmuga, nahiz eta karteletan kiroldegia ipini, Ave Maria parkean izango da. Iaz, inguru horretan amaitu zen proba eta oso harrera ona eduki zuenez, aurten errepikatzea erabaki dute.

Helmugan bertan garaikurrak banatu eta sarien zozketa egingo da. Parte-hartzaile guztien artean Hernaniko sagardotegi bakoitzeko bi lagunentzat bazkariak edo afariak zozkatuko dira eta Hernaniko Udal Turismo sailak zortzi edo 20 lagunentzat eskainitako Pakete turistikoa zozkatuko da (bisita gidatua hirigune historikoan, tren berdean sagardotegi artean ibilbidea eta sagardotegi batean sagardo dastaketa). Gainera, lasterkari guztiei elastiko bana oroigarri gisa emango zaie eta balea herriko hainbat tabernetan pintxoa eta sagardoa prezio murriztuan hartzeko. Dortsala jaso-tzerakoan banatuko dira opari hauek.

Atzo, Esti Aldeiturriaga, Hernaniko Udaleko Jarduera Fisikoaren zinegotziak, eta Josetxo Etxeberriak, lasterketaren koordinatzaileak, Sagar Lasterraren azkeneko datuak aurkeztu zituzten atzo.

Etxeberriak jakitera eman zuenez, dagoeneko 309 lasterkarik izena eman dute eta beren nahia 400 parte-hartzaile inguru lortzea da.

Zinegotziak, aldiz, bereziki emakumeak parte hartzera animatu nahi izan zituen. “Pixkanaka-pixkanaka emakumeen parte-hartzea gora doa”, adierazi zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902