Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iban Izurza eta Artxo Ruiz vianako eta lodosako lehendakariak

“Barruan ez bazaude, zaila da imajinatzea Nafarroa Oinezen antolakuntzak dakarren lana”

Lodosako eta Vianako ikastolek daramate aurten Nafarroa Oinezen lekukoa. Data nagusia urrun badago ere, ekintza desberdinetan murgilduta daude jada.

Erentzun eta Ibaialde ikastolak - 2016(e)ko otsailaren 25a, osteguna - 06:07etan eguneratua

Iban Izurza eta Artxo Ruiz, Baztan Ikastolaren eskutik lekukoa jaso zutenean.

Iban Izurza eta Artxo Ruiz, Baztan Ikastolaren eskutik lekukoa jaso zutenean.

Galería Noticia

Iban Izurza eta Artxo Ruiz, Baztan Ikastolaren eskutik lekukoa jaso zutenean.

lodosa- Iban Izurzarekin (Vianako Erentzun Ikastolako lehendakaria) eta Artxo Ruizekin (Lodosako Ibaialde Ikastolako lehendakaria) bildu gara Nafarroa Oinez 2016 berri eta berezi honi pultsua hartzeko asmorarekin.

Pertsonalki, zer suposantzen du aurtengo Nafarroa Oinezek zuentzat?

Iban Izurza: -Nafarroa Oinez berez erronka bat da ikastola batentzat, aurtengoa erronka handia da gure-tzat. Lehenengo aldia da bi ikastolek honelako jai bat antolatzen dutela eta, hori dela eta, zaila izaten da ba-tzuetan elkarren artean koordina-tzea. Baina erronka erakargarria da eta apurka-apurka elkarren arteko lanari etekina ateratzen ari gara.

Artxo Ruiz: -Egia da bai, Viana eta Lodosa denboraz oso urruti ez egon arren, bi ikastolen artean Nafarroa Oinez egiteak orain arte ia ezezagunak ginen familien artean lan egitea ekarri gaitu. Zailtasunen gainetik, orokorrean positiboa izaten ari da eta oso aberasgarria nire ikuspuntutik.

Nola doaz Nafarroa Oinez presta-tzeko lanak?

I.I.:-Material salmentarekin lotutako guztia martxan dago: Vianan denda ireki dugu, Lodosako azokan ere arropa saltzen da ostiralero, Sarasate Pasealekuko denda larunbatero irekiko da eta azkenik gure familiak Nafarroa osoa bisitatzen ari dira dendan ibiltariarekin.

A.R.:-Bai, apurka-apurka ari gara baina gelditu gabe. Lehengo ekin-tzekin ere orain hasiko gara. Martxoaren 12an lehenengo hitzordua dugu Haur Kantari Txapelketarekin eta apirilaren 24an Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna izango dugu. Lodosan izango dira ekintza hauek eta jendea hurbiltzea espero dugu.

Zer esango zenieke bi ikastoletako familiei?

I.I.: -Animatuko nituzke. Familiak izaten ari dira benetako protagonistak, haiek ari baitira egunero “sokatik tiraka”. Nire miresmen osoa dute. Gu gara prentsan ateratzen garenak baina kolektibo handi baten lanaz ari gara.

A.R.: -Hala da, gu Protokoloko Komisioan gaude. Horregatik, komunikabideetan agertzea toka-tzen zaigu, politikoekin egotea, hainbat erakunderen bileretan parte hartzea... Baina Nafarroa Oinez komisio askok osatzen dute: grafismoa eta komunikazioa, pertsonala, salmentak, ekintzak, segurtasuna… Zaila da imajinatzea, barruan ez bazaude, jai honek dakarrena, ez bakarrik egunean bertan, urte osoan zehar baizik. Hori dela eta, gure eskerrik beroenak eskaini nahi dizkiegun, ez bakarrik familiei, baita laguntzen ari diren bolondres guztiei ere.

Nola ikusten duzue bi ikastola hauen etorkizuna Nafarroa Oinezen ondoren?

I.I.: -Historikoki, Nafarroa Oinezen helburua azpiegitura lortzea izan da, sinpleki esanda, adreiluak ipintzeko. Aurtengo helburua desberdina da, eraikinak baditugu baina hauek ordaindu behar ditugu. Nafarroa Oinezen ondoren lasaitasun ekonomikoa lortu nahiko genuke, hilabetearen bukaerara ailegatu ahal izatea, 37 urte hauetan pilatu zaigun zorra kitatzea. Laburki esanda, bi ikastola hauen bideragarritasuna bultzatu eta lortu nahi dugu.

A.R.: -Bai, Ibanek dioen bezala lasaitasun ekonomikoa eskertuko dugu. Honetaz gain, Nafarroa Oinez honekin gure proiektua gizarteratu nahi dugu. Antolatuko ditugun ekintzen bidez gure eskualdean ikastola ikusaraztea, ezagutzera ematea eta euskarazko irakaskuntzan erreferentetzat hartzea nahi dugu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902