Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Kamerarik gabe

Harrituta

Maddalen Iriarte - 2016(e)ko otsailaren 25a, osteguna - 06:10etan eguneratua

cameron pozik itzuli zen Erresuma Batura Europar Batasunarekin lortutako akordioa dela eta. Baikor iritsi zen eta negoziaketa gogorren ostean Europaren barruan “estatus” berezia izango dutela azpimarratu zuen Bruselako goi-bileraren biharamunean, Westminsterreko parlamentuan.

Cameronentzat “lorpena” omen denaren nondik norakoak adierazten erabili zuen tartean baino ez zuen izan isiltasunik;hortik aurrera, bere gobernuko sei ministro eta Londresko alkatea bera ere (lagun omen duen alkatea, bide batez esanda) kontra atera zaizkio sutsuki eta. Cameronek Europar Batasunean jarraitzeko kanpaina egiten jarraituko du eta bere gobernuko sei ministroek eta Londresko alkateak kontrako kanpaina egingo dute. Eta denek egingo dute kanpaina, denek dutelako euren iritzia kalera-tzeko askatasuna. Herritarren laurdenak oraindik ez omen du erabaki zer bozkatuko duen, baina ziurtatuta dute batzuen eta besteen aldeko iritzi sorta: aipatutako kontserbadoreena, laboristena UKIPekoena eta abarrena.

Brexit famatuarekin hainbeste mehatxuren ostean, orain Brexin nahi omen du baina ez du erraza Cameronek.

Nolanahi ere referenduma deitu du hitza betez eta inori ez zaio garau edo granorik atera Erresuma Batuan. Ez da urtikaria kasurik gehitu. Dena normal. Dena OK, beraiek esango luketen bezala.

Onar dezagun han ohituta daudela eta beste aldarte demokratiko bat dutela gauza hauetarako.

Baina eta Espainian? Sanchez eta Riverak adostu duten inbestidurarako akordioan lehenengo puntua ez bada bigarrena da Espainiaren batasunarena eta hurrengoa referendumik ez egitearena.

Ez dakit nola ez dauden erabat asaldatuta Cameronek “estatus” hitza erabili duelako, referenduma deitu duelako eta ez dakit zergatik ez duten aldarrikatzen referendum horretan europar guztiok botoa emateko eskubidea izatea, kontuan izanik Europar Batasunak bere sorreratik izango duen aldaketarik handiena duela jokoan. Harrituta nago.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902