Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
OTSAILAREN 26TIK MAIATZAREN 6RA BITARTEAN

Bilboko udal musika eskolak zazpi prestakuntza tailer eskainiko ditu

Hari eta egurrezko-haize instrumentuen eta perkusioaren interpretazioa hobetzeko helburuarekin antolatu dira tailerrak

deia - 2016(e)ko otsailaren 24a, asteazkena - 10:31etan eguneratua

Gorka Benitez.

Gorka Benitez.

Galería Noticia

Gorka Benitez.

Ostiral honetatik, otsailak 26tik, maiatzaren 6ra bitartean, era askotako gaiak jorratuko dituzten zazpi prestakuntza-tailer antolatuko dira Bilboko Musika Eskolaren eskaintza pedagogikoa areagotzeko.

BILBO. Ikastaroak eduki espezializatuetan prestakuntza osatzeko interesa duten pertsona guztientzat dira. Aurten instrumentuen interpretazioan oinarritzen dira tailerrak eta hauekin batera, jazz musika, oboerako aho-piezak prestakuntza edo abesbatzen zuzendaritza ikastaroa ere izango dira aztergai.

Ikastaroen matrikula epea zabalik dago ikastaro bakoitzeko plaza kopurua bete arte. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan izango dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8. zenbakian. Ikastaroen matrikula prezioa, ikasgaiaren eta tailerraren iraupenaren araberakoa izango da, baina edozein kasutan ere, 10 (entzulea) eta 60 euro bitartean izango dira.

Lehenengo prestakuntza-jarduera, Miguel Ángel Torres bibolinan eta Suzuki metodoan lizentziadunak otsailaren 26an eta martxoaren 11n eskainiko duen `Hari-instrumentuen didaktika´ tailerra izango da. Torresek banakako klase praktikoak eskainiko ditu, eta horietan baliabide teknikoak eta pedagogikoak landuko dira, ikasgelan sortzen diren arazoak konpontzeko: soinua, afinazioa, ezkerreko eskuaren teknika, posizio aldaketak, vibratoa, etab.

Martxoaren 10ean `Oboerako aho-piezak prestatzea´ tailerra hasiko da. Martxoaren 17an eta apirilaren 7an eskolak ere eskainiko ditu. BilbaoMusikan oboe irakasle dabilen Mikel Albisturek emango du eta gure eskolako oboe ikasleak jasotzaileak izango dira. Martxoaren 11n jazzaren txanda da. Horacio Fumero Trío taldea osatzen duten Gorka Benítez (saxofoia-flauta), Horacio Fumero (baxua-kontrabaxua) eta David Xirgu (bateria) musikariek instrumentu horien inguruko eskola magistralak eta konboei buruzko jazz-mintegia eskainiko dituzte. Bestalde, musika irakasleek irakaskuntza hobetzeko aukera izango dute `Perkusioa ikasgelako baliabide gisa´ ikastaroarekin, Antonio Domingoren eskutik, apirilaren 8an, 9an eta 10ean. Apirilan ere, Alipio Guinaldok `Egurrezko-haize instrumentuen konponketak eta mantentze lanak´ tailerra emango du 8an, 15ean, 22an eta 29an eta Oskar Garcíak `Talde ezberdinetako moldaketak egiteko teknikak´ izenburukoa apirilaren 11n, 18an eta 25ean eta maiatzaren 2an (astelehenak).

Amaitzeko, Urko Sangróniz Bilboko Koral Elkartearen Euskeria koruaren zuzendariak `Pedagogia eta abesbatzen zuzendaritza´ kurtsoa emango du. Abesbatza arloan interesaturik dauden pertsonei zuzendutako ikastaro hau apirilaren 15ean, 22an eta 29an eta maiatzaren 6an egingo da.

PRESTAKUNTZA TAILERRAK 2016

Epea: Bilbaomusikan, plazak aurretik betetzen ez badira, kurtso hasiera arte.

Izena emateko: BilbaoMusikan (Sorkunde, 8), 94 416 47 85 telefonoan,amaiabilbao@bilbaomusika.eus helbide elektronikoan edo https://www.bilbaomusika.eus web orriaren bitartez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902