Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Eustaten arabera

Euskadiko Barne Produktu Gordina %2,8 gehitu zen 2015ean

Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, batez beste %1,7 gehitu zen

EP - 2016(e)ko otsailaren 24a, asteazkena - 11:30etan eguneratua

Galería Noticia

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordina (BPG) %2,8 gehitu zen 2015. urtean. Ekonomia EAEko hiru herrialdeetan gehitu zen: Araban eta Bizkaian %2,8, eta Gipuzkoan %2,7, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak asteazken honetan jakinarazi dituen datuen arabera.

BILBO. Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, batez beste %1,7 gehitu zen 2015ean. Sektoreka, Zerbitzuetan %2,5eko gehikuntza izan zen enpleguan 2014ko batez bestekoaren aldean, eta Lehen sektorean %1,1ekoa;Industrian %0,4 jaitsi zen, eta Eraikuntzan %0,3.

Sektoreei dagokienez, Eraikuntzak (%0,0) izan ezik, jarduera sektore handi guztiak gehitu zuten jarduera: Lehen sektoreak %7,4, Zerbitzuek %3,0 eta Industriak %2,7. Jarduera sektore guztietako hazkundeak 2014koak baino handiagoak izan ziren iaz. Zerbitzuetan, hiru azpisektoreak hazi ziren: Gainerako zerbitzuak %3,2, Merkataritza, ostalaritza eta garraioa %3,1, eta Administrazio publiko, hezkuntza, osasungintza eta gizarte zerbitzuak %2,3.

Eskariaren analisian, barne eskariak %2,6ko gehikuntza izan zuen, eta, BPGk %2,8koa izan zuenez, 2015ean kanpo saldoaren ekarpen positiboa izan zen. Azken kontsumoko gastuak (%2,8), Familia etxeen azken kontsumoko gastuak (%3,1), Administrazio publikoetako azken kontsumoko gastuak (%1,6) eta Kapital eraketa gordinak (%2,0, lehen positiboa 2007tik) gauzatu zuten barne eskariaren bilakaera 2015ean. Kapital eraketa gordinean, Ekipo ondasunetan %6,5 igoera izan zen, eta Gainerakoa (eraikuntzarekin lotuagoa) berdin mantendu zen (%0,0).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902