Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bertako Gaia

Bi laguni egindako omenaldia

Patxi Olidenek eta Mikel Agotek surfeko oholgintzarekin duten harremana ardatz hartuta sortu zuen Iñigo Gaiton oriotarrak ‘Erreplika’. Ostegunetik aurrera Laburbiran ikusi ahal izango da beste zazpi film laburrekin batera.

Ane Rotetaren erreportajea - 2016(e)ko otsailaren 23a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Iñigo Gaiton, ‘Erreplika’ film laburreko zuzendaria eta sortzailea, Orion.

Iñigo Gaiton, ‘Erreplika’ film laburreko zuzendaria eta sortzailea, Orion. (Argazkia: Ane Roteta)

Galería Noticia

Iñigo Gaiton, ‘Erreplika’ film laburreko zuzendaria eta sortzailea, Orion.Mikel Agote eta Patxi Oliden, laburmetraian.Film laburreko hasierako sekuentzia bat.

Patxi Oliden Danbolin izan zen lehena Euskal Herrian surf oholak egiten 60ko hamarkadan, eta Mikel Agote gaur egun estatuan ezaguna da surf taulak egiten dituelako. Bi pertsonaia oriotar horiek surfarekin, eta batez ere, surfeko oholgintzarekin iraganean eta gaur egun duten harremana islatzen du Erreplika film laburrak. Kontatzeko zerbait berezia zegoela ikusi zuen Iñigo Gaitonek (Orio, 1987);izan ere, Mikel Agote, 10 urte inguru zituela, Patxi Olidenen tailerreraren gainean bizi zen eta surf oholak egiten ikusten zuen Oliden. “Oso istorio polita zegoen hor, gaur egun Mikel Agote ezaguna delako egiten duen lanagatik, eta kasualitatez, txikia zela Patxi Olidenek egindako taulak ikusten zituelako. Kointzidentzia polita da eta horrekin zerbait egin nezakeela pentsatu nuen”, dio Iñigo Gaitonek, Erreplika film laburreko zuzendari eta sortzaileak. Hala, iazko ekainean Donostiako Surfilm Festibalean estreinatu, eta Txileko eta Santanderreko surf jaialdietatik pasatu ondoren, Laburbira zirkuitoan ikusi ahal izango diren zortzi ekoizpenetako bat izango da Erreplika.

Laburbira zirkuitoaren XIII. edizioa izango da aurtengoa, eta euskarazko zortzi ekoizpen horien artean egongo da Iñigo Gaitonen lehen film laburra. Datorren otsailaren 25ean, ostegunean, hasiko du ibilbidea film laburren zirkuitoak Hernanin. Hala, martxoaren 20ra bitarte Bergara, Arrasate, Soraluze, Hondarribia, Azkoitia, Usurbil, Zumaia eta beste hainbat herritatik igaroko da zirkuitoa. Guztira, 27 herri izango dira eta Euskal Herritik ere aterako da, Parisen ere ikusi ahal izango dira eta zirkuitoko zor-tzi film laburrak. “Ilusio handia egiten dit nire lanak Laburbiran parte hartzeak, jende askok ikusiko duelako Erreplika;gehienbat, jendeak Patxi eta Mikel ezagutzea nahi dut”, adierazten du Gaitonek.

Leku pribilegiatua

“Surfaren munduan egin duenagatik asko miresten dut Patxi, baina are gehiago bere jarreragatik. 93 urte ditu baina beti dabil ikasten eta gauzak egiten, eredu bat da”. Eta Mikel Agoterentzat ere Iñigok hitz onak besterik ez ditu: “Ni 12 urte nituela paipoarekin ibiltzen nintzen eta bera 20 urte inguru zituela, idolo bat bezala ikusten nuen, Orion beti izan da surfista onena. Pertsonalki ere estimu handia diot”. Gaitonek ikaragarri miresten dituen bi pertsonentzat omenaldia izan da Erreplika, eta horretaz gain, bi pertsona horiek gehiago ezagutzeko aukera izan du. Eta Olidenek gaur egungo surf oholgintzaren egoera ikus zezan, Oiartzuneko fabrikara eraman zuten zuten. Hala azaltzen du Gaitonek: “Une horretan ikusi zuen surfaren egungo egoera eta bideoan ikusten dena egia da. Ni une horretan grabatzen nengoen eta gertaera hori leku pribilegiatu batetik ikusi dudala sentitzen dut”. Bestalde, filmean agertzen diren beste bi pertsonaia interesgarri ezagutzeko aukera ere izan du: Joxemari Zaldua (Patxi Olidenen iloba eta Orioko lehen surflaria) eta Patrick Trefz (dokumentalgile eta argazkilaria).

Gaitonek Erreplikarekin omenaldia egin nahi izan dio Olideni, baina lehenago ere egin diote omenaldirik;izan ere, duela 10 urte Patxi Oliden omendu zuen lehen aldiz Donostiako Surfilm Festibalek Itxas Tresna (Olidenen surf oholen marka) erakusketa antolatuz. “Egia esan luxu bat da horrelako jaialdi bat Donostian izatea, eta surfeko kulturan mugitzen garenontzat munduko ekoizpen onenak proiektatzen direla esango nuke. Sancho Rodriguez da antolatzailea eta izugarria da berak eta bere lantaldeak egiten duen lana, benetan txalogarria”, adierazten du Gaitonek.

Bestalde, Iñigok argi du Maialen Sarasua zinemagilearen laguntzarik gabe azken emaitza ez litzatekeela berdina izango: “Ez naiz zinemagilea eta ustekabean iritsi naiz hona, baina filma egiten bizi izan dudan esperientzia personala izugarria izan da. Lan hau Euskal Herriko surfaren historiaren lagin txiki bat da;azken finean, Euskal Herriko surf ondarearen aldarrikapen bat da Erreplika”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902