Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irurako jubilatuek fakturak ulertzen ikasiko dute

Argindarraren fakturaren inguruan argibideak emango zaizkie ostegunean hitzaldi baten bidez

Martes, 23 de Febrero de 2016 - Actualizado a las 06:11h

Irura- Tolosaldea Garatzen garapen agentziak zenbait tailer antolatu ditu, Goiener kooperatibarekin batera, herritarrei energia murrizteko bidean argibideak emateko asmoz. Pasa den astean Tolosan izan zen hitzaldia, eta aste honetan, ostegunean, Irurako jubilatuen etxean izango da hitzaldia, 17.30etik aurrera.

Hitzaldira bertaratzen diren jubilatuek, faktura-orria eskuetan dutela, faktura ulertzen ikasiko dute eta argindarraren gastua murrizteko aholkuak jasoko dituzte Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatibako kideen eskutik.

Energiaren arazoaren inguruan herritarren kezkei erantzuteko Tolosaldea Garatzen garapen agentzia Energia Plana garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Plan honen helburua energia kontsumoa, menpekotasuna eta pobrezia maila murriztea da eta eskualdeak duen ahultasun energetikoari konponbideak jartzea hainbat egitasmorekin.

Goieneren xedea irabazteko asmorik gabeko kooperatiba bilakatzea da zeinean %100ean eredu berriztagarria lortzen lan egiteko eta gaur egungo eredu energetikoa aldatzeko desira duten milaka pertsona biltzen diren. Berrogei bazkide ingururekin probatan egon ondoren, Goiener hasi da -modu mailakatuan- argindarra bazkideei kontratatzeko aukera ematen. Web gune bat dute (www.goiener.com), non informazio guztia kontsultatu daitekeen. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902