Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
lankidetzarako akordioa sinatu dute

Stock Euskadik 3.000 euro emango dizkio Caritas Bizkaiari

Martxoaren 4tik 6ra BECen bere 10. edizioa egingo du azokak

n.g. - 2016(e)ko otsailaren 23a, asteartea - 10:25etan eguneratua

Stock Euskadik 3.000 euro emango dizkio Caritas Bizkaiari.

Stock Euskadik 3.000 euro emango dizkio Caritas Bizkaiari.

Galería Noticia

Stock Euskadik 3.000 euro emango dizkio Caritas Bizkaiari.

Datozen martxoaren 4an, 5ean eta 7an Bilbao Exhibition Centren (BEC) bere 10. edizioa ospatuko duen Stock Euskadik lankidetza hitzarmena sinatu du Caritas Bizkaiarekin. Akordio horren bitartez, erakundeak 3.000 euro jasoko ditu, eta stand bat izango du BECeko atarian, bertaratzen diren guztiei bere jardueraren berri emateko.

BILBO. Diru-laguntza emateko ekitaldi formala BECen bertan izango da, martxoaren 5eko goizean. Sinadura Bilbon dagoen Caritas Bizkaiaren egoitzan izan da, eta bertan Carlos Bargos GKEko zuzendariak eta Francisco García Stock Euskadiko zuzendariak hartu dute parte.

45.000 bisitari inguru jasotzea aurreikusten duen ekitaldia Euskadiko outlet handiena da, eta iaz elkartasunezko alderdi hori sartu zuen. Ekimenaren onurak jaso zituen lehenengo elkartea Minbiziaren Kontrako Espainiako Elkartearen Bizkaiko ordezkaritza izan zen (azokaren iazko martxoko edizioan), eta urriko edizioan Euskadiko UNICEF izan zen onuraduna. Ekimenaren helburua, edizio bakoitzean Euskadin lan azpimarragarria egin duen GKE desberdin bati laguntza ematea da.

Caritas, Elizbarrutiko Elizako gizarte-karitate erakundea da, eta Bizkaia osoan bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei ematen die arreta. Horretarako gizarte alorreko zenbait esku-hartze arlo ditu, harrera, familia-gizarteratzea, haurtzaroa, pertsona nagusiak, lan intsertzioa, etxerik gabeko pertsonak, mendekotasunak eta zerbitzu juridikoa eta psikologikoa. Halaber, nazioarteko lankidetza programa ere badu, eta baita erkidegoko animazio, sentsibilizazio eta komunikazio, boluntario, ikerketa, prestakuntza, administrazio… sailak eta zerbitzuak ere.

Une honetan, Bizkaiko lurralde historikoan, erakundeak 2.600 boluntario eta 5.000 bazkide eta ekarle inguru ditu, eta 138 lankidez osatutako lantaldea. 11.000 pertsona baino gehiagok jasotzen dute Caritas Bizkaiaren proiektuetakoren baten laguntza, eta horietatik 3.600ek (%31k) bost urte baino gehiago daramatzate laguntza horren beharrean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902