Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
EPEZen hamargarren edizioa

EHUko 75 tituludunek praktika profesionalak egingo dituzte Europako enpresetan

Egonaldiak 12 astekoak izango dira eta martxoa eta ekaina bitartean egingo dira

ep - 2016(e)ko otsailaren 23a, asteartea - 13:28etan eguneratua

EHUko 75 tituludunek praktika profesionalak egingo dituzte Europako enpresetan.

EHUko 75 tituludunek praktika profesionalak egingo dituzte Europako enpresetan. (ehu)

Galería Noticia

EHUko 75 tituludunek praktika profesionalak egingo dituzte Europako enpresetan.

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) 75 tituludunek praktika profesionalak egingo dituzte Europako enpresetan, prestakuntza osatze aldera, EPEZ beken hamargarren edizioaren bidez. Asteazkenean, otsailaren 24an, prestakuntza bilera bat egingo da Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Zubiria Etxean, Bilbon, Europako hainbat hiriburutan kokatutako enpresetan prestakuntza osatuko duten EHUko tituludun horiekin.

BILBO. EHUk jakinarazi duenez, beka hauen helburua, lan merkatuari arrakastaz aurre egin ahal izateko behar diren gaitasunak garatuz ikasleen perspektiba profesionalak hobetzea da. Bekadunek atzerriko egonaldiaren kostu nagusiak finantzatuta izango dituzte: bidaiak, aseguruak, prestakuntza, ostatua, gestioa eta antolakuntza. Edizio honetan, Erresuma Batuko, Irlandako, Austriako, Txekiar Errepublikako eta Italiako enpresetan burutuko dira lan praktikak, besteak beste.

Egonaldiak 12 astekoak izango dira eta martxoa eta ekaina bitartean egingo dira. Martxoaren 2rako programatu dira lehenengo irteerak.

Parte hartzaileak enpresa batean hasiko dira lanean unibertsitatean ikasi duten guztia praktikan jarriz. Gainera, enpresek haien esku jarriko duten tutore baten aholkularitza ere izango dute.

Halaber, hasieran zein bukaeran azterketa bat egin beharko dute abegi herrialdeko hizkuntza ezagutzaren aurrerapenak ezagutzeko. Ildo horretan, egonaldian zehar hizkuntzaren hobekuntza on line ikastaroak burutuko dituzte.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902