Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Mila esker guztiagatik, ‘Kaito’!

ENEKO ETXEBERRIA, AZPEITIKO ALKATEAJOSU LABAKA, KULTURA ZINEGOTZIA - 2016(e)ko otsailaren 23a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Nicolas Oteiza Kaito joan zaigu, Azpeitiko argazkilari eta kamerari handi eta neka ezinaren aurrean gure omenaldi pertsonala eta galeraren samina eman nahi diegu senide eta lagunei. Orain gutxi Azpeitiko kultur eragileek errekonozimendua egin zioten eta, gutxienez, bere lan erraldoiak errekonozimendua jaso zuen. Behingoz, Kaito kamera atzetik aurrera igaro zen, eta merezi zituen txaloak jaso zituen. Gaurkoan, eskerrak ematea tokatzen zaigu Kaitori. Azpeitiarron bizitza, parrea, negarra, dan-tzak, kantuak, festak, kontzertuak, partiduak... gure izaera eta gure bizitzaren irudiak jaso ditu. Herri oso baten argazkia. Eta bere lanari esker gure ondorengo belaunaldiei transmititzeko aukera izango da. Lan handia dago oraindik egiteko, artxibo hori guztia landu eta herritarren esku jartzeko, baina, dudarik gabe, egingo da. Eta denok gogoratuko dugu Nicolas Oteiza Kaitoren lana eta meritua. Baina, hori utz dezagun gaurkoz, Kaito gaur kamaren aurrean egotea tokatzen zaizu. Eskerrik asko guztiagatik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902