Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
otsailaren 25ean, arratsaldeko 20:00etan

Akram Khaneko konpainia Arriagara dator Kaash ikuskizuna aurkeztera

Lanaren musika konposizioa 50 soinu banda baino gehiago idatzi ditu

n.g. - 2016(e)ko otsailaren 23a, asteartea - 11:53etan eguneratua

Akram Khaneko konpainia Arriagara dator Kaash ikuskizuna aurkeztera.

Akram Khaneko konpainia Arriagara dator Kaash ikuskizuna aurkeztera.

Galería Noticia

Akram Khaneko konpainia Arriagara dator Kaash ikuskizuna aurkeztera.

Etzi, ostegunean, otsailaren 25ean, Arriaga Antzokiak azken urteetan gehien entzuten ari den koreografoetako baten lana jasoko du: Akram Khan.

Londoneko koreografoa gaur egungo artista ospetsu eta errespetatuenetakoa da. Desh, iTMOi, Vertical Road, Gnosis edo Zero degrees bezalako ikuskizunak sortu ditu, eta 2012ko Londoneko Joku Olinpikoen Irekiera Ekitaldiaren sekzio bat prestatzearen ardura izan zuen.

Orain Akram Khan Company taldeak hindieraz “balego” esan nahi duen Kaash azken ikuskizuna eskainiko du. Kaash, Indiako Ganesh, Krishna eta Shiva jainkoen ebokazioa erakusten duen dantza ikuskizuna da. Jainko horietako bakoitza antzinako ezaugarri sinbolikoen eta erritmikoen babeslea da. Lan koreografiko horren eraikuntza modu estuan dago lotuta Indiako musikaren ziklo musikal tradizionalekin. Sorkuntza eta deuseztapena dira bost dantzari izango dituen lanaren abiapuntuak.

“Kaash” lana egiteko, Akram Khan koreografoa bi artista ezagunekin elkartu zen, Nitin Sawhney konposatzailearekin eta Anish Kapoor eskulturagilearekin.

Nitin Sawhney une honetako konposatzaile aktibo, moldakor eta ospetsuenetakoa da, 50 soinu banda baino gehiagoren egilea. Horrez gain, estudioko bederatzi album grabatu ditu eta Paul McCartney, Sting edo Jeff Beck bezalako artistekin aritu da, besteak beste.

1954an Bonbain jaio zen eta Londonen bizi eta lan egiten duen Anish Kapoor bere belaunaldiko eskulturagile eraginkorrenetakoa da, eta bere lanetako batzuk Bilboko Guggenheim Museoan ikus daitezke.

SARRERAK

  • 8,50 eta 25 euro artean
  • Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902