Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

'Parketarrak' haurrentzako programa Donostiako 11 auzotan izango da urte honetan

EUROPA PRESS - 2016(e)ko otsailaren 22a, astelehena - 15:53etan eguneratua

DONOSTIA. Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, auzoetako euskara batzordeen laguntzarekin, 'Parketarrak' haurrentzako programa jarriko du martxan hiriaren 11 auzotan: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Martutene, Loiolako Erribera, Amara Berri, Añorga, Alde Zaharra, Egia, Aiete eta Igeldo. Lehenengo emanaldiak astelehen honetan egingo dira Aiete eta Altzan, umeen artean euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin kalean edo parkean jolasten dabiltzan bitartean.

Prentsa ohar batean Donostiako Udalak azaldu duenez, Urtxintxa Eskolak antolatu duen proiektu hau bi ataletan dago banatuta: 'Zabu-zibu' 3 eta 5 urte bitarteko umeentzat eta 'Txirrintxon' 6 eta eta 9 urte bitartekoentzat. Lehenengo emanaldiak astelehen honetan hasiko dira martxoaren 18a arte Donostiako hainbat plaza eta parkeetan, non jarduera eta joko ugari antolatuko diren, doan.

'Parketarrak' programa Martutenen antolatu zen lehen aldiz, 2012ko urrian, eta harrena ona eduki zuen. Iaz 'zabu-zibu' programan 1.200 umek eta 225 gurasok hartu zuten parte, eta 'Txirrintxon' programan 974 umek.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902