Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
eustaten arabera

EAEko hotelen bidaiarien sarrerak %12,7 eta gaualdiak %15 gehitu ziren urtarrilean

Gaualdiak 252.143 izan ziren, 2015eko urtarrilean baino 32.901 gehiago

EP - 2016(e)ko otsailaren 22a, astelehena - 11:23etan eguneratua

Dos turistas se hacen un ‘selfie’ en Hondarribia.

Dos turistas se hacen un ‘selfie’ en Hondarribia.

Galería Noticia

Dos turistas se hacen un ‘selfie’ en Hondarribia.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 141.785 bidaiariren sarrerak erregistratu zituzten joan den urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino 16.001 gehiago, hau da, %12,7ko gehikuntza. Gaualdiak 252.143 izan ziren, 2015eko urtarrilean baino 32.901 gehiago, hots, %15 gehiago, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Herrialdeka, bidaiarien sarrerak %24,4 gehitu ziren Gipuzkoan, %12,1 Araban eta %4,1 Bizkaian. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %26,0, Araban %17,2 eta Bizkaian %6,1.

Espainiako Estatuko bidaiariak %13 gehitu ziren aurreko urteko urtarrilaren aldean, eta beste herrialdeetakoak %12. Herrialdeka, Araban, Estatuko espainiarrekoak %14,1 gehitu ziren, eta beste herrialdeetakoak %3,8;Bizkaian %4,1 eta %4 eta Gipuzkoan %25 eta %23, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldia, 1,78 egun izan zen urtarrilean, 2015ekoan 1,74 egun izan zelarik. Araban, iazko 1,73 egunetik aurtengo 1,80 egunera luzatu zen urtarrilean;Bizkaian 1,75etik 1,79ra eta Gipuzkoan 1,74tik 1,76ra.

Plazakako betetze maila %3,6 puntuz handitu zen Euskal AE osoan joan den urtarrilean, iazko %27,8tik aurtengo %31,4ra. Araban %4,3 puntuz gehitu zen (%25,0tik %29,3ra), Bizkaian %0,7 puntuz (%28,2tik %28,9ra), eta Gipuzkoan %7,3 puntuz (%28,7tik %36,0ra). Gelakako betetze maila %4,3 puntuz gehitu zen Euskal AE osoan, %40,6ra iritsiz. Araban %6,3 puntuz gehitu zen, %39,6ra;Bizkaian %0,7 puntuz, %38,6ra;eta Gipuzkoan %8,3 puntuz, %43,7ra.

Hotel okupaziorik handienak, plazaka, Donostian (%40,1), Arabako Errioxan (%39,3) eta Gipuzkoako kostaldean (%38,2) izan ziren joan den urtarrilean, eta asteko eguna aintzat hartuta, EAE osoan, plazakako okupaziorik handiena (%40,9) asteburuetan izan zen;lanegunetan %26,9 izan zen okupazioa.

LANDA TURISMOA

Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 4.511 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren joan den urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %28,5 gehiago. Araban %37ko gehikuntza izan zen, Bizkaian %54,3koa eta Gipuzkoan %14,6koa. Atzerritarren 460 sarrera izan ziren, aurreko urtean baino %94,1 gehiago eta sarrera guztien %10,2. Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak %23,8 gehitu ziren.

EAEko landa turismoko establezimenduetan 10.867 gaualdi erregistratu ziren urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %25,4. Araban %27,2ko gehikuntza izan zen, Bizkaian %34,2koa, eta Gipuzkoan %20,4koa.

Plazakako betetze maila %10,2 izan zen, 2015eko urtarrilean baino %2,2 puntu gehiago. Araban %2,0 puntu gehitu zen plazakako, betetze maila %10,4 izan arte;Bizkaian betetze maila %9,4 izan zen, iazko urtarrilean baino %2,5 puntu gehiago;eta Gipuzkoan %2,1 puntu gehitu zen, %10,6ra arte. Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen EAE osoan, duela urtebeteko 2,47 egunetik aurtengo 2,41 egunera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902