Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
lau atxilotu

Euskadi eta Kantabriako denda eta estankoetan lapurtzen zuen talde bat desegin dute

Inplikatuei hainbat lapurreta leporatu diezaketen materiala aztertzen ari dira

n.g. - 2016(e)ko otsailaren 22a, astelehena - 12:40etan eguneratua

Material intervenido al grupo dedicado al robo en estancos y comercios en Euskadi y Cantabria.

Material intervenido al grupo dedicado al robo en estancos y comercios en Euskadi y Cantabria.

Galería Noticia

Material intervenido al grupo dedicado al robo en estancos y comercios en Euskadi y Cantabria.

Euskadi eta Kantabrian nagusiki denda eta estankoetan eta beste motatako komertzioetan lapurtzen zuen ustezko talde kriminala desegin du astebukaera honetan Ertzaintzak

BILBO. Operazioan lau pertsona atxilotu dituzte, 27 eta 38 urte bitarteko gizonak, eta tabakoa, zenbait tresna eta bi automobil konfiskatu dituzte. Ertzainak orain aurkitutako frogak eta beste aztarna batzuk aztertzen ari dira, talde hau azken hilabeteetan egon diren lapurretekin lotu ahal izateko.

Kasua Bizkaiko Inbestigazio Kriminalen Zerbitzuak eraman du, hilabete osoan susmagarrien jarduera aztertu duena. Lau atxilotuak Bilbo eta Bermeon bizi ziren, eta ikertzaileen arabera, talde kriminal bat osatzen zuten, bereziki estankoetan eta bestelako komertzioetan indarrez lapurtzera dedikatzen zen.

Pasa den ostiraleko goizeko lauak aldera ertzainek lau inplikatuak atxilotu zituzten Antzuolaren kanpoaldean, herri horretako estanko batean ustez lapurreta egin ostean. Atxilotuek tabakoa eta lapurreta horrekin lotutako zenbait tresna zeramaten gainean. Ostiral berean Ertzaintzak Bilbo eta Bermeoko etxebizitza batzuk erregistratu zituen, non zizailak, palankatxoak, altxaprimak eta 400 tabako pakete inguru. Horiek guztiak delituzko jarduerekin lotzen dira, baita konfiskatutako bi automobilak ere.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902