Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
arratsaldeko 20:00eta

Rossini Abesbatzak Zarzuela on air! ikuskizuna antzeztuko du bihar Arriagan

Taldeak uhinen bitartez genero lirikoa ezaguna egin zen garaiko irrati estudioa irudikatuko du

n.g. - 2016(e)ko otsailaren 22a, astelehena - 10:44etan eguneratua

Rossini Abesbatza.

Rossini Abesbatza.

Galería Noticia

Rossini Abesbatza.

Klasikotzat hartzen diren “Las lagarteranas”, “La verbena de la Paloma”, “La mazurca de las sombrillas” eta beste melodia ezagunak jenderengana helarazi zituzten.

Rossini Abesbatzak, garai hartako irrati estudioa irudikatuko du Arriagako eszenatoki gainean bihar, asteartean, arratsaldeko 20:00etan, Arriagako Gelatxoen barruan.

Hori da Zarzuela on air! ikuskizunaren abiapuntua. Talde horrek prestatu duen eszena eta abesbatza ikuskizunak zarzuelako abesbatza kanturik hoberenak eskainiko ditu. Ikuskizunean, Azucena Molina antzezleak, aurkezlearen paperean, maitasun eta intriga istorioan oinarrituz gidatuko ditu ikus-entzuleak, entzuleen deiak jasoz eta zuzeneko musikari bide emanez.

Zuzeneko musika horretan Los Gavilanes, El Huésped Del Sevillano, La Corte de Faraón, El dúo de la africana… bezalako Zarzuela handietako abesbatza kantuak eskainiko ditu Rossini Abesbatzak.

Musikarekin laguntzeko, abesbatzak Celia Baños izango du pianoan. Pianoa jotzeaz eta Kantabriako Musika Kontserbatorioan musika tresna horren irakasle izateaz gain, Bilboko Rossini Abesbatzako abeslari izan da urte luzez, eta une honetan emakumez osatutako Zirzira Ahots Taldeko kidea da.

SARRERAK

  • 9 eta 12 euro artean
  • Salgai www.teatroarriaga.com helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902